Larreaundi Olaberria auzoak Euskararen Egunak ospatuko ditu abenduaren 1etik 16ra

Irungo Larreaundi Olaberria Auzo Elkarteak Euskararen Egunak 2026 egitaraua antolatu du abenduaren lehen hamabostaldirako, Eguzkitza HH-LH ikastetxearen, Zubia Elkartearen, Irungo Udaletxearen, AEKren eta auzoko denda zein tabernen laguntzarekin. Programazioa datorren asteartean, abenduak 1, abiatuko da auzo lokalean. Egun horretan, 17:30ean, Maite Franko ipuin-kontalariak “Zorte txarreko otsoak” saioa eskainiko du 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat. Helduak ezingo dira aretora sartu, eta plaza mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman beharko da WhatsApp bidez 697 85 11 53 telefono-zenbakira idatzita.

Ostiralean, abenduak 4, jai-giroa Roberto eta Migel plazatxora zabalduko da arratsalde osoan zehar. Hitzorduak 17:30ean hasiko dira Ostomila taldearen Olentzero sorginaren bila txotxongilo-ikuskizunarekin —auzo lokalean—, eta ondoren, 18:30ean, txokolatada eta txistorra-potea izango dira plazatxoan bertan. Jardunaldia borobiltzeko, 19:00etan Babarrunba kontzertu ibiltaria abiatuko da auzoko kaleak girotzeko. Horrez gain, abenduaren 2tik 16ra bitartean, Euskarak saria du! kanpaina egongo da martxan Larreaundi Olaberriako denda eta tabernetan, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude