Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak lokal berria du Ama Birjina Mirarietako kaleko 3. Zenbakian. Cristina Laborda Irungo alkatea eta Roberto Iparraguirre Larreaundi-Olaberriko auzo-elkarteko lehendakaria Larreaundi auzoan izan dira gaur lokal berria ezagutzeko. Udalak berak laga du lokala, alokairuan, eta eguneroko jarduerak egiteko leku aproposa izan dadin bigaitu da.
Cristina Laborda alkatearen hitzetan, “poz handia da hiriko auzo-elkarteentzako lokal berri bat izatea”. Alkateak azaldu duenez, loka berri honen bitartez auzotarrek egindako eskaera bati erantzun zaio, beren jarduerak behar bezala egiteko espazio handiago bat behar zutela helarazi baitzieten. “Ildo horretan, eskertzekoa da auzo-elkarteak berak lokala gaitzeko lan batzuetarako eskainitako laguntza, hori baita eraikitzeko eta hiria egiteko gustatzen zaigun modua”, gaineratu du alkateak.
Erabiltzeko prest
Lokala iazko apirilean alokatu zuen Udalak, eta ordutik konponketa-lan batzuk egin dira: zorua berritu da, hormak berri batzuk altxatu dira, ate berri bat jarri da, instalazio elektrikoa egokitu da, berogailuak instalatu dira, lokala margotu da, etab. Obrek 10.000 euro inguruko kostua izan dute eta amaitu dira dagoeneko; horrenbestez, lokala auzo-elkarteak erabiltzeko moduan dago, urtarril honetan hasita. Edonola ere, lokala osatzeko oinarrizko altzariak hornitzeko daude oraindik.
Aipatzekoa da auzo-elkarteak Iñigo Loiolakoa kalean izan duela lokala orain arte, eta han ere hobekuntza-lanak egin zirela 2022an, proiektore, pantaila eta altzari berriak instalatuta. Lan horiek egitean, Udalak auzotarrentzako lokal berri bat bilatzeko konpromisoa berretsi zuen, garaikoaren gabeziek auzoari kalitatezko zerbitzu bat emateko zailtasunak zekartzatela aitortuta.






