Lumak Haize, Irungo LGTBIAQ+ elkarteak, dokumental emanaldia antolatu du azaroaren 29rako, datorren ostiralerako. Lesvisibles Aldartek sortutako dokumentala proiektatuko dute Irungo Palmera Montero gunean 18:30ean. Elkartetik jakinarazi dutenez, ekitaldirako sarrera librea izango da.
Dokumental hau, LGTBI+ memoria historikoa berreskuratzen du, frankismo garaian Euskadin nerabezaroa eta gaztaroa bizi izan zuten zazpi emakumeren testigantzen bitartez, hauek lesbiana eta feminista gisa sozializatu ziren, testuinguru errepresibo eta guztiz lesbofobo batean. Dokumentala ikusi ondoren, hausnarketarako tartea egongo da protagonistetako batzuekin.



