Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak 2023ko Xantalen Jaiak ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu. Auzo elkarteak prestatutako ekintzak abuztuaren 17tik 19ra egingo dira eta ekintza nagusienetako bat larunbateko Xantalengo Danborrada izango da. Danborradan parte-hartzeko azken entsegua abuztuaren 16an arratsaldeko 19:00etan egingo da auzo elkarteak.
Hauxe da 2023ko Xantalengo jaietako egitaraua:
Abuztuaren 17an, ostegunean
- 20:00 Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua Urdanibia plazan.
Abuztuaren 18an, ostiralean
- 10:00etatik 20:00etara Xantalen ermitaren irekiera. Sarrera doan.
Abuztuaren 19an, larunbatean
- 8:30etan Diana Xantalen auzoko kaleetan zehar.
- 10:00etan Xantalen ermitaren irekiera, sarrera doan.
- 11:00etan Meza, Atzokoak abesbatzaren partaidetzarekin.
- 12:00etan X. Txapelaundi Sariaren banaketa, Ermitako plazan.
- 12:15ean Aperitiboa eta musika.
- 19: 00etatik 22: 00etara Xantalen danborrada. Ibilbidea: Xantalen ermita, Santa Elena, Xantalen Egoitza, Milagrosa Ama Birjina, Eguzkitzaldea, Kontrakalea, Trabesia, Larretxipi, Sargia, San Martzial, Eliza, Berrotaran, Foru, Nagusia, San Juan, San Martzial, Urdanibia, Larretxipi, Jesus 9.