Lur Sound jaialdia Ficobako kanpoaldera iritsiko da larunabtean etorkizun iraunkorragoa bultzatzeko

Ficobako kanpoko erakusketa-eremuan Lur Sound jaialdi ekologikoa egingo da abuztuaren 24an, larunbatean. Musika protagonista izango duen jardunaldi honen barruan, arte-erakusketak, bestelako jarduerak, tailerrak eta tokiko produktuen, produktu iraunkor eta artisauen merkatua egingo dira. Hori guztia helburu bakarrarekin: etorkizun iraunkorragoa bultzatzea.

Lur Sound jaialdiaz gozatzeko sarrerak webgune honetan erosi daitezke.Ekintzak goizeko 11:30ean hasi eta gaueko 1:30ak arte luzatuko dira. Guztira, 3 eszenatoki izango ditu jaiak: Main Stage, Carpa Aguila eta Eco Stage. Main Stage eszenatokian Giorgia Angiuli (zuzenean), Iban Mendoza (zuzenean), Raxon, Tania Vulcano, Alain Fanegas, Francois de Mundo, Isbel eta Kulto Kultibo eta La Furia zuzeneko bandez gozatzeko aukera egongo da. Carpa Aguilan, berriz, Eneko Universal, Julen&Idoia PG2 eta Robert Sevillano Old School DJek emanaldia emango dute eta Onavibe eta Zaratak bandak zuzenean arituko dira. Azkenik, Eco Stage-an Almuedo, Drumfolder, Gartxi, Josu Aramburu, Kapitaina eta Nelli arituko dira.

Bestetik, jaialdian zehar egingo den Eco Market-ean El Bunker, El Gato Mistico, Erika Galea Estilistas, La Grain Digitale, Solar Sound System, Onin Pintage, The CBD House eta 90  Tatto Studiok parte hartuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude