Mi Dulce Guerrero elkarteak Txopereo solidarioa antolatu du larunbaterako

2025eko abenduaren 13an, larunbatean, Irunek elkartasun keinua egingo du berriro, Pintxo Solidarioaren ‘Txopereoa’ ekimenaren bidez. Mi Dulce Guerrero elkarteak antolaturik, jardunaldi honen helburu nagusia 1 motako diabetesaren aurkako borrokarako dirua biltzea da, hiriko ostalarien eta elkarteen laguntzari esker.

Larunbateko ekimenak bi ardatz nagusi izango ditu: Legia Kalea eta Kale Nagusia. Herritarrek eta bisitariek 1,50 euroko txartel sinboliko baten truke pintxo goxoak dastatzeko aukera izango dute bertako tabernetan. Bildutako diru guztia diabetesa ikertzeko eta laguntzeko erabiliko da.

Ekimenarekin bat egin dute 9 ostatu laguntzailek: Ekialde, El Muro, Mari, Manolo, Txingudi Errugbi ostatua, Bohemian, El Tostadero, Gaztelumendi eta Sargia ostatua.

Giro ona nagusi

Poteoaz gain, egunak bi momentu berezi izango ditu, giroa berotzeko eta jendea erakartzeko. Eguerdian, 12:30etik 14:00etara Burrunba Elektrotxaranga taldea arduratuko da musika eta alaitasuna Legia eta Kale Nagusira eramateaz. Arratsaldean berriz, 19:00etatik 22:30etara, Los Trankilosek hartuko du lekukoa, ilunabarreko pintxo orduan, 19:00etatik 22:30etara, festa giroa mantenduz.

Antolatzaileek irundar guztiak gonbidatu dituzte abenduaren 13an kalera atera eta beren aletxoa jartzera, “Danok, 1 motako diabetesaren aurka!” lelopean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude