Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko Bidasoako Batzarrak Minbiziaren Aurkako Hamabostaldia jarriko du martxan maiatzaren 30ean, astelehena. Herritarren artean laguntza gehiago lortzeko, paziente eta senideei ematen zaien arreta indartzeko eta
minbizia duten biztanle gehiagorengana iritsi ahal izateko. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dira Irunen, hitzaldi eta tailerrekin.
2021ean elkartearen eskualdeko egoitzan arreta psikosozialaren 155 onuradun izan ziren. Iaz 655 saio psikologiko eskaini ziren eta 199 esku-hartze egon ziren prebentzio-ekintzetan.
Gaur egun, Minbiziaren Aurka Bidasoan 1.626 bazkide daude eta, beraien ekarpen solidarioei esker, psikologia-saioak edo arreta soziala guztiz doakoak dira paziente eta senideentzat. Gainera, 180 boluntarioren laguntza du, eta horiei esker ere lortzen da pazienteentzako eta senideentzako doako zerbitzuak indartzea.
Minbiziaren Aurkako Hamabostaldiko jarduerak – Bidasoa
Bidasoako Minbiziaren Aurkako Hamabostaldiaren lehen jarduera maiatzaren 31n, asteartea, izango da, 15:30ean. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko hainbat profesionalek emandako Focus Group bat izango da. Ekitaldia Irungo Palmera Montero Gizarte Etxean izango da. Bertan, eskualdeak paziente onkologikoaren beharrak asetzeko eskaintzen dituen baliabideen indarguneak eta ahuleziak aztertuko dira.
Ekainaren 1ean, asteazkena, 17:00etan, Irungo Palmera Montero Gizarte Etxean “Lindefema: prebentzioa eta tratamendua” hitzaldia izango da. Bertan Linfedemaren prebentzioaz eta tratamenduaz arituko da. Ana Navarri, Agadelpriseko presidenteak emango du.
Ostegunean, ekainak 2, 11:00etan, elkarteko hainbat profesionalek “Ez ahaztu zutaz” tailerra emango dute Irungo Palmera Montero Gizarte Etxean. Tailer hau autozainketa sustatzea, higadura sozioemozionala prebenitzea eta zaintzan amore ematean oinarritzen da. Bertan emozioak maneiatzeko estrategiak eskainiko dira eta eskualdeko baliabideei buruzko informazioa emango da.
Egun horretan, arratsaldeko 15:30ean, Elkarteak Irunen duen egoitzan (Foru kalea 4, 1. ezk.), elkarteko hainbat profesionalek “Hitz egin dezagun… Minbiziaren ondoren zer?” topaketa egingo dute. Prozesu onkologiko batek izan ditzakeen ondorioei buruz hausnartzeko eta bizipenak partekatzeko.
Ekainaren 6an, astelehena, 15:30ean, Guiomar Agotek eta Lori Thompsonek osasun-langileentzako prestakuntza emango dute Irungo Palmera Montero Gizarte Etxean albiste txarrak emateko moduari buruz. Pazienteei eta senideei berri txarrak
emateko modu egokiagoak aztertzeko eta ikasteko aukera egokia izango da.
Ekainaren 8an, asteazkena, 17:30ean, M. Montserrat Perezek (Bidasoako ESI) “Bizitza amaierako zaintzak etxean” hitzaldia eskainiko du. Izan ere, informatzeak beldur eta mamu asko murrizten ditu, kaltetuengan larritasun-iturri izaten baitira, eta lagundu egiten du bizitzaren amaierako zainketei buruz norberak duen lehentasunari buruzko erabakiak hartzen. Hitzaldia Irungo Palmera Montero Gizarte Etxean izango da.
Hurrengo egunean, ekainaren 9an, 11:00etan, “Ez ahaztu zutaz” tailerra emango dute berriro elkarteko profesionalek Irungo Palmera Montero Gizarte Etxean. Egun horretan, arratsaldeko 18:00etan, Death Café bat egingo da Kabigorri Kultur
Etxean Bidasoa Zurekin-en eskutik. Heriotzari buruzko tertulia bat izango da, tabua eta inguruan sortzen den sintomatologia ezabatzeko helburuarekin.
Ostiralean, ekainaren 10ean, arratsaldeko 18:30ean, Zain Bizi-Bihotzetik taldeko Amaia Gozategiren eskutik zineforuma egingo da Irungo Palmera Montero Gizarte Etxean.
Hamabostaldi hau ekainaren 11an amaituko da 9:30etik 13:30era Irunen egingo den diru bilketarekin. Egun horretan boluntarioak kalera ateratzen dira ikerketa onkologikorako dirua biltzeko. Irunen hainbat mahai jarriko dira, bere aletxoa jarri
nahi duen orok egin dezan. Hauek izango dira lekuak:
• Uranzu Azoka
• Aguirre Gozotegia (Kolon Pasealekua)
• Ensanche Plaza
• Iparralde hiribidea (Mendibil barruan)
• Fermín Calbetón
• Urdanibia Plaza
Jarduera guztiak herritar guztiei zuzenduta daude, edukiera mugatua izango dute eta izena eman beharko da 943 63 01 15 telefonoan edo elkartearen webgunean.