Irungo Udalekuak Irrisarri Landera itzuliko dira aurten

Santi Jimenez Gazteria ordezkariak, astearte honetan, Irungo Udalak prestatzen dituen bi udaleku-ekimenen berri eman du prentsaurrekoan: Irrisarri Landeko programa itzuli da, pandemiaren unerik okerrenen ondoren, eta beste programa bat sortu da, ‘irekia’ modalitatekoa (gaua bertan igaro gabe, gau bat izan ezik), Irunen eta inguruetan egiteko.

Jimenezen hitzetan, “oso positiboa da berriz udalekuak egitea, pandemiak eragindako aldi zail baten ondoren. Gainera, pozik gaude plazak gehitu ditugulako eta programa berri bat dugulako (AbenturaERO). Programa ireki bat da, eta haur txikienei zuzenduta dago”. Bestalde, azpimarratu duenez, “programa berri  honetan udalekuak antolatzerakoan, garrantzi handia eman nahi izan diogu familia eta lana uztartzeari”.

Irrisarri Land 2022

Deialdia 2006 eta 2014 bitartean jaiotakoei zuzenduta dago, urte biak barne, eta astebeteko sei txandatan egingo da. Izena emateko betekizunak honako hauek dira: Irunen erroldatuta egotea eta udalekuak egiteko aukeratutako hizkuntza parte-hartzailearen eskolako hizkuntza-eredura egokitzea.  Aurten plaza gehiago izango dira, eskariari erantzuteko, eta guztira, 300 plaza eskainiko dira. Izena emateko epea maiatzaren 24tik 30era egongo da zabalik.

Aurretiko izen-ematea telefonoz egin daiteke, 010 o al 943 50 51 52 telefonora deituz 08:00etatik 20;00etara; larunbatetan, 08:30etik 13:30era; edo, bestela, udalaren www.irun.org/sac web orriaren bidez, Irun Txartela erabiliz. Fitxa bakoitzean, batera egindako aurretiko hiru izen-emate onartuko dira gehienez ere (anai-arrebena, lagunena eta abar), betiere txanda berekoak badira eta adinaren eta hizkuntzaren baldintzak betetzen badituzte.  Hona hemen txanda mistoen zerrenda:

  • Txanda: uztailak 3/2, 8-10 urte (2012., 2013. eta 2014. urteetan jaiotakoak). Euskara.
  • Txanda: uztailak 10/16, 11-13 urte (2009., 2010. eta 2011. urteetan jaiotakoak). Euskara.
  • Txanda: uztailak 17/23, 8-10 urte .(2012., 2013. eta 2014. urteetan jaiotakoak). Euskara.
  • Txanda: uztailak 24/30, 11-13 urte (2009., 2010. eta 2011. urteetan jaiotakoak). Euskara.
  • Txanda: uztailak 31/abuztuak 6, 14-16 urte (2006., 2007. eta 2008. urteetan jaiotakoak). Euskara.
  • Txanda: abuztuak 7/13, 14-16 urte (2006., 2007. eta 2008. urteetan jaiotakoak). Ele bikoa.

50 plaza txanda bakoitzeko

Aurkezten diren eskaeren artean zozketa eginez erabakiko da udalekuetan zeintzuk parte hartuko duten. Zozketarako onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda ekainaren 1 eta 2an kontsultatu ahalko da www.irun.org helbidean, edo 010 eta 943 50 51 52 telefonoetara deituz, HAZeko autozerbitzu-terminaletan.

Bi egun horietan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izango dituzte interesdunek. Plazen zozketa publikoa ekainaren 6an egingo da, 10:00etan, aurretik erabakitzen den lekuan. Adin tarte bakoitzeko, zozketa bat egingo da: bat, 8-10 urte bitartekoen txandetarako; beste bat, 11-13 urte bitartekoen txandetarako, eta beste bat, 14-16 urte bitartekoen txandetarako. Zozketaren emaitzak ekainaren 17an jarriko dira ikusgai udalaren web orrian, eta HAZen ere kontsultatu ahal izango dira. Azkenik, ekainaren 9tik 15era egingo da behin betiko izen-ematea.

Prozesua amaitzen denean, bilera bat egingo da udalekuetara joango direnen gurasoekin, programaren informazio guztia partekatzeko.

 

Egutegia

IZAPIDEAKEPEAK
Aurretiko izen-emateakMaiatzak 24-30
Behin-behineko zerrendakEkainak 1-2
ZozketaEkainak 6
Zozketen emaitzakEkainak 8
Behin betiko izen-emateaEkainak 9-15
Erreserben kudeaketaEkainak 16-21

Plaza bakoitzaren prezioa 165,60 eurotik 64,95 eurora bitartekoa da Irunen bizi direnentzat, familia-unitateko zenbat kide diren kontuan hartuta, eta 198,75 eurotik 79,51 eurora bitartekoa, Irunen bizi ez direnentzat, familia-unitateko zenbat kide diren kontuan hartuta. Era berean, azpimarratu behar da kuota orokorraren % 75eko hobariak aurreikusten direla errenta-mailaren arabera. Kontuan hartuko da, baita, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen bizikidetza-unitateko pertsonak diren.

Informazio guztia udal webean kontsulta daiteke.

 

AbenturaERO 2022

Aurtengo udan, Irrisarri Landeko udalekuez gain, Gazteria arloak aukera berri bat eskaintzen du 2011-2014 bitartean jaiotakoentzat. AbenturaERO 2022 izena du, eta udaleku irekien eredu bat da, eta 3 txanda izango ditu astelehenetik larunbatera.  Honako hau da txanden zerrenda:

  • Txanda: uztailak 25-30, 8-11 urte (2011., 2012., 2013. eta 2014. urteetan jaiotakoak). Euskara.
  • Txanda: abuztuak 1-6, 8-11 urte (2011., 2012., 2013. eta 2014. urteetan jaiotakoak).
  • Txanda: abuztuak 8-13, 8-11 urte (2011., 2012., 2013. eta 2014. urteetan jaiotakoak).

16 plaza txanda bakoitzeko

Udalekuen astean, jarduerez betetako astea gozatuko dute umeek: Abentura parkea, stand up paddle, capoeira, hondartza, piragua, ginkanak… Izena emateko epea ekainaren 14tik 20ra egongo da zabalik.

 

Egutegia

IZAPIDEAKEPEAK
Aurretiko izen-emateakEkainak 14-20
Behin-behineko zerrendakEkainak 22-23
ZozketaEkainak 27
Zozketen emaitzakEkainak 28
Behin betiko izen-emateaUztailak 6-12
Erreserben kudeaketaUztailak 13-15

Plaza bakoitzaren prezioa 70 eurotik 28 eurora bitartekoa da Irunen bizi direnentzat, familia-unitateko zenbat kide diren kontuan hartuta, eta 87,50 eurotik 35 eurora bitartekoa, Irunen bizi ez direnentzat, familia-unitateko zenbat kide diren kontuan hartuta. Era berean, azpimarratu behar da kuota orokorraren % 75eko hobariak aurreikusten direla errenta-mailaren arabera. Kontuan hartuko da, baita, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen bizikidetza-unitateko pertsonak diren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude