Munduko irririk politena

Munduko irririk politena bilatzera bidali ninduten hona. Izarretatik jaistean, iluntasuna besterik ezgazteak sirena nuen antzematen nire aurrean, zeruko distiraz itsututa bainegoen. Pertsonak triste zeudela ohartu nintzen,

itzalita, hutsak baleude bezala. Eta behin eta berriro errepikatzen ziren asteak, hilabeteak eta urteak. Baina ez nuen aurkitu bihotza ukitu zidan irririk. Izan ere, inork ez zirudien guztiz pozik.

Itsas-bazterrean nengoen, negar-malko urdinak egunsentiko olatu urrekaretan isuriz, kontsolatuko ninduen itsasneska irribarretsu baten zain. Orduan, ahots ezti bat entzun nuen oso hurbil, ulertu ez nuen hizkuntza batean mintzatzen zena. Momentu hartan ikusi nuen munduko irririk politena, ezpain goxo batzuetan marrazturik. Lurralde ezezagun eta ahoskaezin batetik etorritako neska-txarena zen, egunero bizi-tzeko arrazoi bat ateratzen zuenarena. Ez zen deusen jabe, ez zen inor, baina bizitzara iritsi berria zen arren askok hil aurretik lortu ez dutena zeukan: irria aurpegian ipin-tzeko adina ausardia.

Guk guztiok dugu geure barrenean munduko irririk politena, hor nonbait ezkutatua dagoen altxorra, baina gutxi batzuk soilik lortzen dute mirari hori bere buruari eta ingurukoei oparitzea. Eguna alaitzen diguten pertsona berezi horien omenean, lokartu aurretik beti pizten dut izartxo zuri bat ilunabarrean, ametsak gidatzen dituen itsasargia balitz bezala, aldi berean ikusten dutenei munduko irririk politena pizteko.

Nahia Perez de Villarreal 2. D
Toki Alai BHI.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude