San Pedro Klasikoa, 1896tik 2013ra pedalei eragiten

“Irunen ospatzen da Espainiar estatuko txirrindulari-tzako lehiaketarik zaharrena, eta beste batAntton Ibarguren Koloneko helmugan baldin bada, norbaitek frogak mahai gainean jar ditzala”, Juanjo Garagarza Irungo Txirrindulari Elkarteko lehendakariaren hitzak dira, San Pedro Klasikoari buruzkoak.

Aurten Irungo elkarte honek San Pedro egunean, ekainaren 29an, lehiaketa klasikoaren 94. edizioa antolatuko du, 1896. urtean lehendabiziko aldiz eginiko txapelketari jarraipena emanez.

“Irungo Udal Artxiboan ageri den moduan, Kolon ibilbidean San Pedro egunean 1896. urtean jada egiten ziren txirrindulari lasterketak, eta guk dakigunaren ariora estatu mailan ez da existitzen zaharragorik”, dio Garagarzak. Hori bai, aurtengoa 94. edizioa izango da, Gerra Zibilagatik urte batzuetan ospatu ez zelako.

Guda ostean, San Migel auzoko txirrindulari elkarteak antolatzeari berriro ekin zion, eta elkarte hau desagertu zen arte San Pedro Klasikoa bere esku egon zen: 1990. urtera arte, hots, Irungo Txirrindulari Elkarteak hartu zuen unera arte.

Antton Ibarguren eta Miguel Ángel Benito125 kilometroko lasterketa polita da San Pedro Klasikoa. Irteera Irungo Kolon ibilbidean goizeko bederatzi eta erdietan dauka, eta helmuga leku berean ordu batean izango da. Irteera jaurtia Behobian emango da eta Nafarroako errepideetatik pasako da. Beratik, Sunbillatik, Doneztebetik, Mugairitik eta Almandoztik igaroko da norgehiagoka Zigako mendatera heltzeko. Jarraian, Iruritatik jaitsiko da, berriro ibilbide bera egiteko, baina alderantziz, Irunera heltzeko.

Juanjo Garagarzaren esanetan, “lehenengo zatia ez da oso gogorra, litekeena da Irunera arte Lizarte talde hoberena izan zen aurreko urteantropela multzoan joatea; baina Klasikoaren gogortasuna azkeneko kilometroetan dago. Behin Irunen, Behobia pasa eta Udaltzaingoaren egoitzean ezkerretara joko du, Ibarlarako bidean barna, eta Ola Sagardotegitik Erlaitz mendatea igoko du. Hortxe erabakiko da lasterketa”, azaldu du. Erlaitzetik Gurutze aldera egingo du eta Irunera Katetik sartuko da, eta ondoren Letxunborro hiribidea eta Hondarribia kalea igaroko ditu.

San Pedro Klasikoa Euskal zirkuituan sartua dago, eta zirkuitu honek berrogei bat lasterketaz osatua dago. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako taldeek parte hartzen dute, eta eliteko eta 23 urtetik beherako txirrindulariak bertan lehiatzen dira. Hauez gain, baliteke San Pedro Klasikoan Iparraldeko taldeak ere egotea.

Pasa den urteko podiumaIrungo Txirrindulari Elkarteko lehendakariak aipatzen duen bezala, “Café Baqué eta Seguros Bilbao bizkaitarrak, Debabarrena eta Azysa gipuzkoarrak, eta Lizarte eta Caja Rural nafarrak dira Irunen egongo diren talderik hoberenak. Pasa den urtean 90 txirrindulari eduki genituen, aurten espero dugu 100 bat lagun biltzea. Horrek esan nahi du 12 talde inguruk parte hartuko dutela”.

Azken urteotan profesionaletara pasa diren txirrindulari mordo batek irabazi du Kolon ibilbideko helmugan. Ricardo Otxoa, Igor Astarloa, Gorka Verdugo, Oscar Pujol eta Yelko Gomez dira horren adibide. 2012. urtean Caja Ruraleko Antton Ibarguren lezotarrak irabazi zuen, Miguel Angel Benito taldekidearen eta Lizarteko Andres Sanchezen aurretik. Aurten ere Irunen egongo da, garaipena errepikatzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude