Musikak Irungo kaleak dantzan jarriko ditu igandean jauzi pausutan

Irungo Udaleko Kultura arloak dantzarako aukera proposatzen du igande honetarako, otsailaren 2rako, Irunen. Otsailaren. Goizeko 8:30etatik aurrera Irungo Txistulari Taldea hiriko kaleetan barrena ibiliko da. Ondoren, 12:00etan, mutxikoak dantzatuko dira Urdanibia plazan.

Irungo Txistulari Taldeak ibilbide hau egingo du goizean zehar: Milagrosaren kapilatik irtengo dira, Urdanibia plaza, Eguzkitza kalea,  Jesus kalea, San Juan plaza, Eleiza kalea, Fermin Calbeton kalea, Colón pasealekua, Zabaltza plaza, Turismo bulegoa, Luis Mariano, Joaquin Gamon kalea, Berrotaran kalea, Foru kalea, Kale Nagusia, San Martzial kalea, Larretxipi kalea zeharkatu ostean, Urdanibia plazara itzultzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude