I
ñaki Goikoetxea Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du Stadium Galn, lehen taldeak larunbat honetan CD Alcoyanoren aurka jokatuko duen partidaren atarian. Aurkariez honako esan du Goikoetxeak: “Bizkarrez oso ondo jokatzen duten aurrelariak dituzte”. “Zelai estua da, eta zentro asko ateratzen dizkizute. Bigarren eta hirugarren jokaldiei adi egon beharko dugu”, esan du kazetarien galderei erantzunez.
Goikoetxeak ziurtatu du taldeak aste batzuk daramatzala salbazioan sinesten. “Bai, sinesten dugu, baina duela hiru aste, egoera zailago batean geundenean, sinesten genuen ere. Taldea gogotsu ikusten nuen. Azkenean, bi partida irabazteak sekulako energia ematen dizu”. Nolanahi ere, Real Unióneko entrenatzaileak azpimarratu duenez, “oraindik jaitsieran gaude, gutxienez geratzen diren lau partidetatik bi irabazi behar ditugu. Eta bihar lehena izatea espero dut. Sei edo zazpi talde gaude hor. Denetarik gerta daiteke”.
Lehen Federazioko 2. Multzoko 35. jardunaldiko partida 17:00etatik aurrera jokatuko da, igandean, El Collaon.



