Neguko ordutegiarekin funtzionatuko du CBA Udal Liburutegiak datorren astelehenetik aurrera

Datorren astetik aurrera, CBA Udal Liburutegiak neguko ordutegia martxan jarriko du eta zenbait zerbitzu erabili ahal izateko txanda berriak antolatuko dira.

CBA Udal Liburutegiak ordutegi jarraituarekin irekiko ditu ateak irailaren 14tik aurrera. Orain arte egin izan den bezala segurtasun neurri guztiak beteko dira, maskararen derrigorrezko erabilerarekin, pertsonen arteko segurtasun distantziak errespetatuz, etab. Astelehenetik ostiralera liburutegia goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara irekiko da, larunbatetan 9:00etatik 13:00etara zerbitzua eskainiko duen bitartean.

Edukiera mugatuarekin, baina, mailegu zerbitzua erabili ahalko da. Ikasketa eta ordenagailu gelako zerbitzuak martxan jarraituko dute, orain arte bezala 943 50 54 21 telefono- zenbakira deituz aurretiazko hitzordua eskatzea beharrezkoa izango delarik. Ikasketa gelaren erabilera hiru txandetan banatuko da (9:00etatik 13:00etara, 13:00etatik 16:00etara eta 16:00etatik 20:00etara). Ikasle bakoitzak egun berean hitzordu bakarra erreserbatzeko aukera izango du.

Osasun krisialdiaren ondorioz, internet gelaren erabilera 9 txandetan banatuko da, pertsona bakoitzak egunean hitzordu bakarra eta hilabetean gehienez 5 hitzordu erreserbatu ahalko dituelarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude