Nerea Ansa ile-apaindegiak irabazi du  2025eko Sanmartzialetako erakusleihoen lehiaketa

Aurten ere, herriko denda txikiak Sanmartzialen koloreekin jantzi dira festak ospatu eta apaintzeko. Aurtengoa, 2025ekoa, Irun Hiriko Erakusleihoen XXXIII. Lehiaketa izan da eta 40 saltokik parte hartu dute bertan. Irabazlea Nerea Ansa ile-apaindegia izan da. Mugan Irungo Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak antolatutako lehiaketa izan da, Irungo Udalaren laguntzarekin.

Lehiaketako 1. saria: Nerea Ansa ile-apaindegiak irabazi du, Joaquín Gamón kaleko 1. zenbakian kokatua dagoena. Aurtengo erakusleihooan Nereak kantinera bizidun bat jarri nahi izan du. Bertan, kantinera balkoitik agurtuz ikusi daiteke, ikusleak abanikoa astinduz agurtzen dituelarik mugimendua detektatzeko sistema bati esker. Atzean adreiluzko hondo batek eraikin baten fatxada birsortzen du, balkoi nabarmendu eta gorriz apaindu batek eta, erdian, Irungo banderak, tradizioa, sormena eta teknologia uztartuz.

Bigarren saria Foru kaleko 13. Zenbakiko Chocolates Irun dendarentzat izan da, San Martzial zaporea bost zentzumenekin bizitzeko gonbita egiteagatik. Konpainia guztien banderak ilaran jarrita deskarga-kartutxoz estalitako zoru bati bidea irekitzen diote, emozioz, memoriaz eta ospakizunez betetako eszena bat sortuz. Erakusleihoan gainera, eskuz eta txokolatez egindako San Martzial garagardo botila, kanoiak eta haizemaileak eta kantineren marrazkiak dituzten piruletak. Azkenik, sabaitik zintzilik, alpargata ilara ikusi daiteke.

Hirugarren sailkatua, Nia Floral Art lore-denda izan da, Kale Nagusiko 21. zenbakian kantinerak eta loreak protagonista dituen erakusleihoari esker. Bertan 2025eko Alarde Tradizionaleko kantineren argazkien posterra ikusi daiteke, lore naturalez lagundurik. Sabaitik berriz, kantineren jantzi bat zintzilik dago, alpargatak lagun dituela.

Azkenik, Nafarroa hiribideko 4. zenbakian dagoen Hawaii gozotegia izan da 4. sariaren irabazlea. San Martzial ermitaren irudiaren aurrean, alarde tradizionaleko kantinera guztiak papin fofutxekin islatu dira, mendira igo osteko argazkia irudikatuz. Gozotegia izanda, ukitu gozoa ezin zen falta eta eszena Alardearen ospakizuna sinbolizatzen duen pasteltxo-erretilu batekin osatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude