Neurri inklusiboak hartuko dira hiritar guztiek Errege Magoen magiaz gozatzeko aukera izan dezaten

Irunek amaitu ditu Errege Magoak hirira iristeko prestaketak eta ekitaldiak inklusiboagoak egiteko berrikuntzak gehitu dira. Esaterako, Errege Magoen morroiei eskutitzak emateko dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako lerro berezi bat egokituko da. Era berean, Errege Magoen kabalgatan mugikortasun urriko pertsonentzako bi tarte gordeko dira.

Lehen berrikuntza ostegun honetan ikusi ahalko da. 16:00etan, Errege Magoen morroiek udaletxean antolatu den karta-bilketa. Aurten, lehen aldiz, sarbide bat jarriko da dibertsitate funtzionala duten pertsonek beren gutunak Errege Magoen morroiei eman ahal izateko. Lan ildo berri bat da, eta herritarren eskaera bati erantzuten dio. Modu honetan, hiritar guztiek aukera berdina izango dute ekitaldi berezi bezain magiko batez gozatzeko.

Gainera, ostiral honetako Errege Magoen Kabalgataren desfileari begira, aurten, berrikuntza gisa, bi tarte gordeko dira mugikortasun urriko pertsonek Errege Magoak hirira iristeaz gozatu ahal izan dezaten. Bat Colón pasealekuko erdiko zatian eta bestea Luis Marianon, Turismo Bulegoaren parean. Bi eremuak hesiz seinaleztatuta eta mugatuta egongo dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude