Kulturako ordezkari Borja Olazabalek eguberrietako kontzertua aurkeztu du, Ametsa abesbatzarekin batera. Abenduaren 18an izango da, igandearekin, Amaia KZn, eta biltzen den dirua Mi Dulce Guerrero elkartearentzat izango da.
Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerak betiko lekuetan eskuratu ahalko dira, 15 euroan: turismo bulegoan; Interneten, www.irun.org/entradas helbidean; eta, sarrerarik geratzen bada betiere, kontzertuaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, auditoriumeko leihatilan.
PARTE HARTZAILEAK: Ametsa Abesbatza Kultur Elkartea eta Ma Non Troppo orkestra
1. zatia:
Suite for Flute & Jazz Piano Trío. Claude Bolling
Elzbieta Podolak: txirula
Marusia Llorente: piano
Paloma Torrado García: kontrabaxu
Tony Lafargue: bateria
2. zatia:
The Armed Man (Karl Jenkins)
Coro Ametsa Abesbatza Kultur Taldea eta Orquesta Ma Non Troppo
Sopranoa: Clara Mendizabal
Altua: Leticia Vergara
Tenorra: José Antonio Vega
Baritonoa: José Javier Echeverría
Zuzendaria: Fernando Etxepare Gómez