“Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak elkarteak II. Errepublikaren urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu

Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak elkarteak apirilaren 14an II. Errepublikaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldia antolatu ditu. Era berean, elkarteak hiritarrei etxeetako balkoietan eta leihoetan errepublikanoa bandera jartzeko eskaria egin die. 2023ko apirilaren 14an II. Errepublikaren 92. urteurrena ospatuko da.

Lehen ekitaldiak apirilaren 13an, ostegunean, egingo dira. San Juan plazako ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da txalaparta doinuekin. Komunikatu bat irakurri ondoren, bandera errepublikanoa igoko da.

Aurreko urteetan egin den bezala, Irungo alkateari eskaera bat bidali zaio apirilaren 14an bandera errepublikanoa udaletxeko balkoian jartzeko. Aldi berean, bera eta Memoria Historikoko zinegotzia gonbidatu dira apirilaren 13an, 19:00etan, San Juan plazan egingo den omenaldian parte hartzera.Era berean, udaleko talde guztiei gonbidapen gutun bat bidali zaie ekitaldira joateko.

Apirilaren 14an, 18:30ean Stadium galetik abiatuta eta Irungo hainbat auzotan barrena karabana errepublikanoa egingo dute. Kabanan parte hartzeko autoa, bizikleta edo patinetea eta bandera bakarrik eraman beharko dute parte-hartzaileek.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude