Oiasso Museoak “Una bofetada no es nada” antzezlana hartuko du ostiralean

“Una bofetada no es nada” antzezlana antzeztuko dute ostiralean, martxoaren 14an, Oiasso Museoan. Antzezlana arratsaldeko 18:30ean hasiko da sarrera librearekin, aretoa bete arte. Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren esparruan, ‘Elkarrizketa Feministak’ programaren barruan antolatutako jarduera da.

Belén Cruzek eta Patxi Pérezek sortu eta interpretatuko dute obra, eta, bertan, umorez heltzen diete emakumeen eta gizonen arteko harremanetan erabiltzen diren genero-eredu zaharkituei. Hala eta guztiz ere, hausnarketa garrantzitsuak aipatzen dituzte, antzezpenaren ondorengo solasaldian bertaratutakoekin aztertzeko.

‘Elkarrizketa Feministak’

Jarduera hau ‘Elkarrizketa Feministak’ programaren barruan dago. Programa  horrek hainbat proposamen biltzen ditu, urtarriletik hasita, hilabete bakoitzeko bigarren ostiraletan. Helburua da elkarrizketa bat zabaltzea emakumeek bizi dituzten errealitateen inguruan, hainbat jarduera premisatzat hartuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude