Oiassoko termak, urte luzez proiektu bat izan ostean, errealitate bat dira dagoeneko. Hain zuzen ere, apirilaren 11n, ostiralean, Oiasso museoan egingo den ekitaldian inauguratuko dira, 17:00etan. Behin aurkezpen ekitaldia eginda, asteburu osoan zehar doan bisitatu ahalko dira. Gainera, Aste Santurako programazioa berezi bat antolatu du museoak termen inaugurazioa dela eta.
Oiassoko terma erromatarrak berreskuratzeko proiektuak guztira, 3.500.000 euroko aurrekontua du. Horietako 2.000.000 euro NextGeneration EU Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez jasotakoak, Euskadiko Jasangarritasun Turistikorako Lurralde Planaren proiektuaren barne. Espazio berriak museoaren egungo eraikina ondoko partzelara zabaltzen du. Bertan daude termak, eta ibilbide museistikoa luzatzen da espazio berri bat eraikita, hondakin arkeologikoen gainetik. Horretarako, pasarela metaliko arin obalatu bat instalatu da, aztarnen gainean.
Horrekin batera, museoa digitalizatu da eta beste neurri batzuk sustatu dira Irun turismo-helmuga adimenduna izan dadin (digitalizazioa, seinaleak, komunikazioa eta irisgarritasuna hobetzeko neurriak).
egungo eraikinaren atzeko irteeratik abiatuko da: egungo eraikina eta berria lotzen ditu, eta Junkal parrokiari behatzeko plataforma bat dauka. Era berean, aztarnei begiratzeko plataforma zentral bat eta larrialdietako irteera baten bidez plaza berria eta Sarasate karrika lotzeko beste pasarela bat eraiki dira. Bestalde, eraikin berriak beirate handiak ditu, bisitariek aurriak haratago hedatzen direla ikusteko.
Cristina Labordak azaldu duenez, “Oiassoko terma erromatarrek gure lurraldean parerik ez duen harribitxi arkeologikoa dira, eta Irungo eskaintza turistikoa osatzen dute, bertakoen zein bisitarien gozamenerako”. Altateak azaldu duenez, termak hiriko ondare-eskaintza guztira gehituta, Irun kultura-erreferentziazko helmuga bezala sendotzen dute. “’Ezkututako’ altxor honek Oiasso Museoa bezain hobeagorik ez dagoen erakusleiho paregabe batean ikusiko dute argia hemendik aste batera”, erantsi du Labordak.
Alkateak azaldu du udalean urte ugari daramatzatela hiria kalitatezko turismo lehiakorraren helmuga gisa ikusarazteko, eta argi dago Oiassoko terma erromatarren inaugurazioa bultzada handia izango dela. “Izan ere, kalitatean salto bat emango du gure eskaintza turistikoak haiei esker, eta hori oso berri pozgarria da, batik bat orain, Aste Santua ate joka dugun honetan”, gehitu du Labordak.
Museoaren eskaintzaren osagarri
«Paseo bat gure historian barrena»
Okasioa dela eta, Irungo Udalak kanpaina berezi bat abiarazi du hiri osoan, «paseo bat gure historian barrena» izenburupean. Horrela, hiriko faroletatik banderatxo pertsonalizatuak esekiko dira, CBAko barandan hiriaren iragan erromatarra erakusten duten irudiak jarri dira (termak berak, Ama Xantalen ermita, Irugurutzeta edo Dies Oiassonis jaialdi erromatarra, besteak beste) eta publizitatea instalatu da Irunbuseko markesinetan, guztia ere motibo erromatarrez hornituta.
Ostiral arratsaldeko inaugurazioaren ondoren, asteburu osoan, apirilaren 12an eta 13an, terma erromatarren bisita gidatuak eskainiko zaizkie Oiasso Museoko bisitari guztiei. Museoko eta termetako sarrera doakoa izango da, baina txartela aldez aurretik erostea beharrezkoa da, Museoaren webgunean.
Erromatar pintxoaren ibilbidea
Termen inaugurazioa ospatzeko, aurten bi aldiz egingo da erromatar pintxoaren ibilbidea: datorren astean eta, ohi bezala, Dies Oiassonis jaialdian. Irungo taberna eta jatetxeetan erromatarren garaiko sukaldaritzan oinarritutako pintxoak eskaintzen dira, egungo zaporeekin eguneratuta.
Guztira, 17 establezimenduk egin dute bat apirilaren 7tik 13ra egingo den ekimenarekin eta hauek izango dira bertan dastatu ahalko diren pintxo erromatarrak: Felix Manso Ibarla – Fausto, Danako – Porcus Goxo, Asador Iñaki – Lekaioa, Altzola, Gaztelumendi – Castrum, Sargia – Isatsa ardo beltzetan erregosia, El Tostadero – Dulce Pollum, Txingudi Rugby taberna – Agnus Persicum, Manolo – Pyrenaei Tructa, Mari – Albondigus viridis, Real Union – Porcus, Don Jabugo – Apua cum pipere / Engraulius, Yon Gallardo – Cucumis Gelida, Virginia – Dulce et sapidum ponum flore, Korreos garagardotegia – Mertxe, Colon kafetegia – Bakailaozko hostorea, Bakar – Barbaro nabigatzailea.
Termak, Aste Santuko erakargune nagusia
Aste Santuan, noski, jarduera ugari antolatu dira Oiasso Museoan, eta termak izango dira erakargune nagusia. Apirilaren 15etik 27ra, Oiasso Museoan erakusketak, bisita gidatuak, txangoak eta tailerrak eskainiko dira:
- Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora
Bisitaren helburua izango da bisitariei ezagutaraztea Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatar inauguratu berria.
Egunak: Apirilak 17, 18, 19, 21 eta 26.
Ordua: 11:00etan, gaztelaniaz, eta 12:30ean, euskaraz (75 minutuko iraupena).
Tarifa: 5,75 euro.
- Bisita Oiassoko termetara. Arkeologia-tailerra (8-12 urte).
Etxeko txikienek Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatar inauguratu berria ezagutuko dute, eta museoko tailerretako batean indusketak egingo dituzte.
Egunak: Apirilak 15 eta 22.
Ordua: 11:00etan (90 minutuko iraupena).
Tarifa: 5 euro.
- Ibilaldia termetan barrena. Esperientzia bat erromatar erara (6-12 urte)
Esperientzia berri bat, Oiassoko termetara sartu eta inauguratu berri den aztarnategi arkeologikoaren gelak ezagutzeko. Erromatar termekin zerikusia duten jarduerak egingo dira.
Egunak: Apirilak 16, 23 eta 25.
Ordua: 11:00etan (90 minutuko iraupena).
Tarifa: 5 euro.
- Bisita termetara: mosaikoen tailerra (6-12 urte)
Etxeko txikienak Oiassoko termen aztarnategi arkeologiko inauguratu berrian sartuko dira, eta mosaiko bat egingo dute tesela txikiak erabiliz, garai hartako artistek egingo luketen bezala.
Eguna: Apirilak 24.
Ordua: 11:00etan (90 minutuko iraupena).
Tarifa: 5 euro.
- Arkeolab tailer familiarra (6 urtetik 12ra bitarteko umeak dituzten familiak).
Familiak bere aldetik indusketa arkeologiko txiki batez gozatzeko modu bat.
Egunak: larunbatero, goizez, aurretik erreserba eginda.
60 minutuko iraupena.
Tarifa: 5 euro.
- “Irun erromatarra” tourra (TIR) eta Ama Xantalen nekropolira bisita.
Irungo kaleetan ibiltzea TIR aplikazioarekin, Oiassori bizia eman dioten aztarnategi arkeologikoak agertu diren lekua ezagutzeko. Ibilbidean zehar, erromatar nekropoli zaharrera eta Oiassoko termetara sartu ahal izango da:
Egunak: Apirilak 20 eta 27.
Ordua: 11:00etan, gaztelaniaz, eta 12:30ean, euskaraz (75 minutuko iraupena).
Tarifa: 5,75 euro.
Jarduera guztietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da. Izena emateko, 943 63 93 53 telefonora deitu behar da, edo museoaren webgunearen bitartez egin, edo info-oiassomuseo@irun.org helbidera mezu elektroniko bat idatzi.



