Apirilaren 25ean, San Marko egunean, eguzkiak opilez aire zabalean gozatzeko aukera eman du. Zapi batean bildurik, opila bedeinkatzera hurbildu dira irundar asko eta asko. Hiriko eliza eta parrokia gehienek opilen bedeinkapenak egin dituzte goizean zehar. Ostean, opila goxoa dastatzeko une desiratua iritsi da.
Jarraian Junkaleko Andre Maria parrokiako bedeinkapeneko argazkiak ikusiko dituzue, Irunero aldizkariaren 2025eko maiatzeko alean ikusgai izango dituzuen argazkien aurrerapen bat.













