Ostiral honetan amaituko da Txingudi Korrikan izena emateko epea

Argazkiaren iturria: Bidasoa Atletiko Taldea.

Super Amara BAT atletismo klubak jardueraz betetako egunak bizi ditu; joan den ostiralean urteroko ‘BATGALA’ jaia ospatu zuen Hondarribiko Q Diskotekan masa sozial osoa biltzeko. Bestetik, asteburu honetan Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika zein Laboral Kutxa Txingudi Korrika Txikia herri-lasterketak antolatuko ditu Irun eta Hondarribia artean.

Super Amara BAT atletismo klubak bere urteroko ‘BATGALA’ ospatu berri du Hondarribiko Q Diskotekan, formatu berritu batekin. Bertan 240 gonbidatu inguru bildu ziren —atletak, babesleak, erakundeetako ordezkariak zein langileak— afari-catering batez eta giro bikainaz gozatzeko. Ekitaldian zehar omenezko sariak banatu ziren: Jesús María Cuñado klubaren sortzaileetako bat, Gipuzkoako Epaileen Lurralde Batzordea eta Jose Mari Zabala saritu zituzten beren kirol-ibilbideagatik, eta atleten botoen bidez hautatutako ‘BATAWARDS’ sariak ere eman zituzten.

Beste alde batetik, elkartea azken xehetasunak prestatzen ari da Inmobiliaria Urme Txingudi Korrikaren 27. ediziorako eta Laboral Kutxa Txingudi Korrika Txikirako. Helduen probako 1.000 dortsalak amaitzear daude eta izen-ematea ostiral honetan, urriak 2, itxiko da 13:00etan kirolprobak.com webgunean (24 euro). Dortsalak Mendibil Merkataritza Zentroan jaso ahal izango dira ostiralean zehar nahiz larunbat goizean. Horrez gain, Txingudi Korrika Txikia larunbatean, urriak 3, jokatuko da Gal Stadiumeko alboko zelaian 1 eta 13 urte arteko haurrentzat, eta parte-hartzea erabat doakoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude