Ostomila Irungo txotxongilari taldeak mugen gaineko haurrentzako proiektuak sortzen jarraituko du

Ostomila Irungo Txotxongilari taldeak mugen gaineko haurrentzako proiektuak sortzen jarraituko du. Ostomila Txotxongilo taldea, Irunen finkaturiko antzerki talde profesional bat da eta 6 urte beteko ditu txontxongiloak, musika eta ahozkotasuna lantzen.
Txotxongiloak, eta Ahozkotasunaren inguruan lanean 6 urte beteko duen antzerki taldea.
Zaragozan aste honetan gauzatzen hari den nazioarteko jaialdian, Festival Iberoamericanoan parte hartuko dute Nicaragua eta Euskal Herria ordezkatuz. Osaba untxia eta koiotearen abenturak obra aurkeztuko dute, urriaren 1ean 18:00etan Arbolé antzerkian, Zaragozan. Dena ongi joan ahala, taldea, Boliviako (La paz) Titirikuti  Nazioarteko jaialdira arukeztuko da abenduaren 19, 20 eta 21ean.
Txotxongilo antzerkiaren bitartez, Euskal Herriko kultura ezagutzera ematea dute helburu besteak beste.

Taldeak Euskal Herrian emango dituen hurrengo emankizunak hauek izango dira:

-Urriak 2, Izarra. (Araba) 18h. Herriko plazan.
-Urriak 9, Berango (Bizkaia) 18h. Berangoko antzokian
-Urriak 29, Berastegi (Gipuzkoa) 18h. Udaletxean
-Azaroak 5, Irun (Gipuzkoa) 20h. Kabigorri Ateneoa
-Azaoak 11, Alkiza (Gipuzkoa) 17:30h.  Herriko frontoia
– Azaroak 12, Tolosa (Gipuzkoa) 18h.  Amarotz Auzoko kultur etxea
-Azaroak 26, Iruña (Nafarroa) 12h eta 18:30h. Civivox San Jorge

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude