Otsailaren 1etik aurrera Oiasso Museoak bisita gidatu gehiago eskainiko ditu asteburuetan 

Otsailaren 1etik aurrera, Oiasso Museoak bisita gidatu gehiago eskainiko ditu asteburuetan. Larunbatero, Museoaren bilduma iraunkorra ezagutzeko bisitak egingo dira. Igandetan, berriz, Ama Xantalen ermita ezagutzeko bisitak.

Larunbatetan museoaren bilduma iraunkorra ezagutzeko bisitak egingo dira. Lehena, goizeko 11:00etan, gaztelaniaz, eta 12:00etan, euskaraz. Bisita hauetan parte hartzeko interesdunek erreserba egin beharko dute aurrez. Igandeetan, Ama Xantalen ermitara bisitak egingo dira, TIR Irun Erromatarra Tourraren barruan, 11:00etan, gaztelaniaz, eta 12:30ean, euskaraz

Bisitetarako sarrerak eta Museorako sarrera orokorrak urtarrilaren 31tik aurrera eskuratu ahalko dira, txarteldegian, Museoaren webgunean  eta sarreren salmentarako  plataforman. Bisita gidatuetarako erreserbak, berriz, telefonoz egin daitezke, 943639353 zenbakira deituta, eta posta elektroniko bidez, edo sarrerak zuzenean eskuratu daitezke, online.

Interpretazio Zentroaren itxiera

Irugurutzeta meatze-inguruko obren hasiera dela eta, urtarrilaren 31n, ostiralean, Interpretazio Zentroa itxiko dela jakinarazi du Irungo Udalak. Ondorioz, Oiasso Museoak antolatzen dituen bisita gidatuak ere bertan behera geratuko dira birmoldaketa lanak bukatu bitartean.

Lanak Obras Especiales Edificación e Infraestructuras SA enpresari esleitu zaizkio , 1.691.383,33 euroan, BEZa barne, eta hamabi hilabete iraungo dute. Proiektuaren zenbateko osoaren barruan, 1.300.000 euro Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatuko dira, Next Generation EU funtsen kontura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude