Irungo Udalak jakinarazi du astelehenean, abenduaren 16an, egin zela Puianako baratze ekologikoen zozketa publikoa. Zozketa Mugikortasuneko eta Garapen Jasangarriko ordezkariaren lehendakaritzapean egin zen. Esleipendunen behin-behineko zerrendak eta itxaron-zerrendak Irungo Udaleko iragarkien taulan eta udalaren web-orrian argitaratu dira.
Esleipenak onartzeko epea
Edozein zerrendatan dauden pertsonek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte hamar laneguneko epean, argitaratu ondoko egunetik aurrera kontatuta.
Esleipendunei baratzeen behin-behineko esleipena ere jakinarazi zaie eta abenduaren 23ra arte, egun hori barne, esleipena onartzeko ala horri uko egiteko aukera izango dute. Eskabideak aurkezteko ezarritako modu berean egingo zaio uko behin behineko esleipenari.
Behin-behineko esleipendunak behin betiko bilakatuko dira dagokion fidantzaren gordailua egin ondoren. Goian aipatutakoa beteko ez balitz, pertsona horri dagokion baratzea libre geratuko litzateke eta beste pertsona bati esleituko litzaioke, itxarote zerrendaren ordenari jarraiki.



