Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Rock and Roll ikastaro intentsiboa hartuko du martxoaren 30ean, igandean, arratsaldean. Ikastaroa arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta 20:00etan amaituko da.
Rock and roll-a dantzatzea gustuko duten, ikasi nahi duten edo bere estiloa hobetu nahi duten horientzat zuzendutako ikastaroa da. Nuria Santos, Nuria Santos Dance Studioko irakasleak, zuzenduko du dantza ikastaroa. Ikastaroan parte hartzeko ez da aldez aurreko ezagutzarik behar, ondo pasatzeko gogoa baino ez.
Izen emateak 25 euroko prezioa du. Talde mugatua izango denez, aldez aurretik erreserba egiteko 605712790 (Carmen) telefono zenbakira deitu beharko da edo WhatsApp bidez mezu bat bidali beharko da.



