Bihar, martxoaren 19an, konponketa-lanak egingo dira Santa Elena kaleko hiru kutxatilatan. Beraz, zirkulazioa etengo da 9:30etik 17:00etara. Korrokoitzetik bideratuko da trafikoa.
E25 Hondarribia-Irun autobusaren zerbitzuan ere eragina izango du itxierak eta SJ Langilea eta Urdanibia plazako geltokiak bertan behera geratuko dira. Hurbilen geratuko diren geltokiak Larreaundi eta Fermin Calbetón izango dira.



