Stadium Galeko bizilagunek Santiago Zubiko TAO gunean aparkatu ahalko dute uztailaren 3ra arte

San Pedro eta San Martzial Jaietako ferietako langileen bizitegien instalakuntza dela eta, baita Transpyr transpiriniotar lasterketa ere, TAO guneak egokitu dira. Neurriak Stadium Gal eta Santiago Zubiari eragiten die. Izan ere, 17. guneko, Stadium Galeko bizilagunek, aldameneko gunean,  10. gunea deituriko Santiago zubian aparkatu ahalko dute.

Ohiz kanpoko neurri honen iraunaldia uztailaren 3a artekoa izango da, aparkaleku murrizketek sortutako eragozpenak gutxitzeko helburuarekin. Horrela, 17 guneko bertakoek ez dute inolako kudeaketa osagarririk egin beharko, izan ere, egungo baimenak 10 gunean aparkatzen onartuko die aipatutako denboraldian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude