Super Amara Gabonetako Krosak euripean ospatu zuen lasterketaren harmagarren edizioa

Joan den larunbatean, Super Amara Gabonetako Krosa lasterketaren hamargarren edizioa egin zen Irunen. Arratsaldeko lehen ordutik euri zaparrada gogorrak bota zituen arren, inskripzioen errekor historikoa gainditu zuen, eskualdeko proba herrikoi garrantzitsuenetako bat bihurtuz.

5 km-ko lasterketan 782 parte-hartzailek parte hartu zuten, eta proba txikietan 468 pertsonak eman zuten izena. Lasterketa hori benetako kirol- eta jai-ikuskizun bihurtu zen. Datu azpimarragarri bat emakumeen parte-hartzea izan zen, inskripzioen % 40ra iritsi baitzen, eta horrek agerian utzi zuen emakumeen inplikazioa etengabe handitu dela atletismo herrikoian. BATek Emakumeok Mugimenduan taldearekin egin duen programako emakume taldetik 25 animatu ziren korrika egitera, taldea osatzen duten 54 lagunetatik. Eta Zubia Kirolaren entrenamendu taldetik, joan den astean abiatu berria, 11 lagun animatu ziren parte hartzera; gainera, podiumera igo ziren bigarren koadrila misto gisa. Antolatzaileek azaldu dutenez, lorpen horrek Ilusio handia eragin zuen kolektiboan.

Euria, egun handiaren antagonista

13:30etatik izandako euriteak erronka izan ziren bai korrikalarientzat eta baita antolakuntzarentzat ere. Bidasoa Atletiko Taldetik parte-hartzaile guztien pazientzia eskertu dute. Horretaz gain, barkamena eskatzen dute, xehetasunen bat espero bezala atera ez bazen. “Etorkizuneko edizioetan hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu”, adierazi dute probaren antolatzaileek.

Txikientzako lasterketetan 250 ausart baino gehiago ibili ziren, eguraldi txarrari aurre eginez. Izena emandakoen % 50ek baino gehiagok parte hartu zuten

5 kilometroko lasterketa: Alexander Oiarbide eta Betty Urruty nagusi

Gizonezkoetan, Alexander Oiarbidek lortu zuen garaipena 14:57 minuturekin, lehen metroetatik ihes egin eta helmuga nagusitasunez zeharkatu ondoren. Ondoren Aitor Etxeberria, 15:06 minuturekin, eta Beñat Bengoetxea, 15:09 minuturekin.

Emakumezkoen mailan, garaipena Betty Urrutyrentzat izan zen, 5 kilometroak 17:04 minututan burutu zituena, argi eta garbi bere aurkariei gailenduz. Sara Villasante izan zen bigarren 17:42 minuturekin eta Izaro Aranburuk amaitu zuen podiuma 18:08 minuturekin.

Koadrilen taldekako sailkapena

Koadrilen taldekako parte-hartzea probaren erakargarritasun handienetako bat izan zen berriro ere. Kategoria bakoitzeko irabazleak honako hauek izan ziren:

Gizonezkoak: 1. taldea “RJ” (Joseba Larzabal, Aritz Leonet, Asier Fernandez eta Xabier Sesma) .2. taldea “Les Basco-Landais” 3. taldea “Zurekin”

Emakumezkoak: 1. taldea “RJ Girls” (Sara Villasante, Izaro Aranburu, Irati Lorza eta Carmen Martín) .2. taldea “IRUNNING” 3. taldea “OAT ORIOKO ATLETISMO TALDEA”

Mistoak: 1. taldea “ORKONPON” (Josu Goenaga, Imanol Toledo, Beñat Ostra eta Ane Garcia) .2. taldea “ZUBIA ZENTROA” 3. taldea “URKIRAPTORS”

Bikendi Aizpiolea memoriala

Bikendi Aizpiolea Memorialak, bere bigarren urteurrenean, haur mailako lehen sailkatuak saritu zituen berriro. Sarituak Adur Errazkin (18:59 minutu) eta Ana Zubizarreta (24:06 minutu) izan ziren. Diana Machado Bikendiren amak eman zuen saria, emozioz beteriko ekitaldi batean.

Super Amara Gabonetako Krosaren hamargarren urteurrenak parte-hartze errekor berria ezarri du eta datozen edizioetan hobetzen jarraitzeko promesa. Bidasoa Atletiko Taldetik adierazi dutenez, “eskerrak ematen dizkiegu gure babesle, laguntzaile, boluntario eta Irungo Udalari hitzordu berezi hau posible egiteagatik”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude