Toki Alai – Siutz ikastetxeko eskola-autobus bat errepidetik atera da gaur goizean

Gertakariaren unean autobusak ez zeraman ikaslerik

Iturria: Jose Antonio Santano alkatearen Twitter kontua.

José Antonio Santano Irungo Alkateak Twitter sare sozialaren bitartez zabaldu duenez Toki Alai – Siutz ikastetxeko eskola-autobus bat errepidetik atera da gaur goizean. Alkateak azaldu duenez, istripua gertatu den unean autobusak ez zeraman ikaslerik barruan. Oraintxe bertan lanean ari dira errepidea lehenbailehen garbitu ahal izateko. Hori gertatzen den bitartean, ikasleak udaltzaingoarekin jaisten dira autobusak hartzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude