Txingudi A taldea Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finalerdietara heldu da  

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa azken txanpan sartu da, eta Txingudi A taldeak finalerdietako saio erabakigarria jokatuko du asteburu honetan. Hernaniko final-laurdenetan garaipena lortu ondoren, eskualdeko bertsolariek Zumarraga-Urretxu taldea izango dute aurrez aurre Tolosan.

Saioa maiatzaren 16an izango da, 17:00etan, Bonberenea gunean. Txingudi A taldearen izenean Igauri Lopetegi Amostegi, Manu Goiogana Bengoetxea eta Jon Luzuriaga Iurramendi igoko dira oholtzara. Aurkariak, Zumarraga-Urretxu taldekoak, Manex Mantxola Urrate, Mikel Iturriotz Etxaniz eta Antton Fernandez Lasa izango dira. Jon Cia Insaustik eta Leire Akizu Bidegainek jarriko dituzte gaiak, eta epaile lanetan Aitor Errazkin Vicente eta Jon Mendizabal arituko dira.

Sarrerak salgai

Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke. Era berean, saioa hasi aurretik ere erosi ahal izango dira Bonberenean bertan. Taldeak herritarren babesa eskatu du Tolosako hitzordu garrantzitsu honetarako, finalerako txartela jokoan izango baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude