Txingudi Korrika: 700 lasterkari helburu

Urriaren 5ean izango da Txingudiko Badia zeharkatzen duen lasterketa herrikoia. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da eta lehendabiziko korrikalariak ordu erdi batean iri-tsiko dira helmugara. Aurtengo helburu nagusia 2000. urteko 722 korrikalarien muga gainditzea da.

TXINGUDI taldean_05fa8ffdfa_o

Gure eskualdean tradizio gehien duen lasterketa iristear da. Txingudi Korrikak 1998an eman zituen lehendabiziko urratsak eta harrez geroztik kirol-egutegiko ezinbesteko hitzordu bihurtu da korrikalari askorentzat. Aurtengoa XV. edizioa izango da eta, korrikalariez gain, patinatzaileek ere parte hartuko dute. Azken hauek gainontzeko korrikalariek baino 10 minutu lehenago hasiko dute lehia. Hendaia, Irun eta Hondarribia zeharkatzen dituen kirol proba honetan parte hartu nahi dutenek izena emateko bi modu dituzte. Lehendabizikoa Internet bidezkoa da. Urriaren 2ra arte Kirol Probak (www.kirolprobak.com) atarian sar daitezke, eta agertzen diren urratsak jarraitu. Bestetik, lasterketaren irteeran bertan izena emateko aukera ere badago. Izen-ematearen prezioari dagokionez, 10 eta 15 euro artekoa izango da, txip motaren arabera. Hauek Super Amara- Bidasoa Atletismo Taldearen egoitzan (Ramon Iribarren kalea 4.eko beheko solairuan) jaso ahal izango dira, urriaren 3an eta 4an, 17:00etatik 20:00ak arte. Horretaz gain, lasterketaren egunean ere, irteeran bertan, jaso ahal izango dira 15:00etatik 16:15era.

txingudi taldea b1344f0b98_o
Antolatzaileek hiru autobus jarriko dituzte kirolariek irteera puntura iritsi daitezen. Ordutegiak honako hauek izango dira: 15:00etan, 15:15ean eta 15:30ean. Autobusen irteera Butron Pasealekuaren hasierako autobus geltokian izango da (Hondartzako kiroldegiko aparkalekutik gertu) eta prezioa, berriz, 1,50 eurokoa. Bestalde, 20:00ak arte iraungo duen itsasontzi zerbitzua ere eskura izango dute parte-hartzaileek. Haren prezioa 1,70 eurokoa izango da.
Horretaz gain, irteeran ibilgailu bat egongo da, nahi duten partaideek motxilak utzi eta ondoren helmugan jaso ditzaten. Gainera, partaideek Hondartza Kiroldegiko dutxak eta aldagelak erabili ahal izango dituzte. Proba amaitzean opari-sorten zozketa eta sari banaketa egingo dira.

neska57_d617544a29_o
Aurreko edizioan Lionel Petriacq baionarrak lortu zuen garaipena, helmugako azken 80 metroetan Iñaki Gebrero irundarra gainditu ostean. 31´42” denbora bikaina egin zuen Iparraldekoak. Podiumeko azken kaxa Jon Lorenzo hondarribiarrak lortu zuen, irabazlearengandik 1´22”ra. Emakumezkoetan Claudia Behobide izan zen garaile, 38´23”ko denborarekin. Haren atzetik Super Amara-Bidasoa Atletiko Taldeko Itsaso Escondrillas eta Nerea Etxeberria azpeitiarra sartu ziren helmugan. Aurten, XV. Txingudi Korrika honetan, eguraldiak laguntzea eta 722 parte-hartzaileen muga gainditzea espero dugu.

Informazio gehiago eskuratzeko:
 http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=878&lang=eu
http://www.atletismobat.com/index.php?lang=eu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude