Irailaren 28an, Txirrindiraultza mobilizazioa egingo da, migrazio politiken eta mugen bortizkeria salatzeko. Ekimena Recycl´arte, Irungo Harrera Sarea, J´accuse, Bidasoa etorkinekin, Atelier Vélo Txirrind´ola eta La Cimade elkarteek elkarlanean antolatu dute, eta helburu nagusia elkartasuna entzunaraztea da. Martxaren leloa “Mendi eta ibaien gainetik, eraiki ditzagun loturak” da. Parte hartzeko bi modu izango dira: bizikletan edo oinez.
Bidea oinez egingo dutenek, Irungo Herriko etxetik abiatu, Pausuko zubitik igaro eta Hendaiako komisaldegira iritsiko dira.
Bizikletan joateko ordutegia eta bide-mapa:
- 10:00. Hendaiako herriko etxea: Ongi etorria eta segurtasun argibideak emango dituzte.
- 10:50. Irungo Herriko etxea: Irungo Harrera Sarearen hitzartzea izango da.
- 11:30. Pausuko zubia: Bidasoa etorkinekin eta J´accuse plataformaren hitzartzeak entzun ahal izango dira.
- 12:10. Hendaiako komisaldegia: Cimade elkartearen txanda izango da.
- 12:50. Kaneta portua.
Segurtasun argibideak
Antolatzaileek segurtasunari buruzko hainbat aholku eman dituzte, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko:
- Bizikletak beharrezko estandarrak betetzen dituela ziurtatu: argiak, islatzaileak eta txirrina ondo funtzionatzen dutela.
- Jende-lerro trinkoan joatea: atzean, autoek eta motoek ez dezaten lerroan sartu.
- Auto, moto eta oinezkoekin beti adi egotea.
- Ibilbideak muga zeharkatzen duenez, bidaiatzeko dokumentuak eskura izatea.
- Gogorarazi dute gaur egungo legediak (CESEDAren L622-1) muga zeharkatzen laguntzea debekatzen duela.



