Udagaztek aisialdiko 21 ekintza proposatzen ditu 15 eta 18 urteko gazteentzat uztailean

Klaseak bukatuta eta udararen hasierarekin, Konekta zerbitzuan eta Martindozenea Gaztelekuak ez aspertzeko 21 ekintza proposatzen ditu. Udagazteko ekintza horiek 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendurik daude.

Horrela, uztaileko asteazken guztietan 4 irteera antolatu dira. Horietako bi egun-pasa formatua izango dute. Lehena uztailaren 9an izango da Bilbon Jumpyard eta Scaperoom-az gozatzeko 11,40 euroren truke. Bigarrena, uztailaren 16an egingo da eta Allozeko urtegian windsurf-az eta kayak irteeraz gozatu ahalko da 11,40 euroan. Irteera hauetan izena emateko epea uztailaren 5ean itxiko da.

Bestetik, bi arratsalde-pasa antolatu dira ere. Batetik, uztailaren 2an egingo den Fraideen kalan snorkel ekintza. Bestetik, uztailaren 23an, volley hondartza arratsaldea izango da. Bi ekintza hauek doakoak dira.

Gainontzeko egunetan Martindozenea Gaztelekuan ohiko zerbitzua emango da. Tailerrak egingo dira, gazte terrazan eta betiko topaguneekin. Jarduera guzti hauek ere doakoak dira eta, tailerretan izan ezik, ez da aurretik izen ematerik egin behar. Beraz, lagun berriak egiteko eta udaran aktibo mantentzeko aukera paregabea da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude