Udako merkealdiei amaiera emateko kanpaina berezia antolatu du Mugan elkarteak

Abuztuaren 3tik 8ra Irungo saltoki txikiek deskontu bereziak eskainiko dituzte outlet formatuan

Mugan merkatari elkarteak “Merkatu kalean” egitasmoa martxan jarri du beste urte batez. Egitasmoa Irungo merkataritza sustapen planaren barnean errotutako ekintzetako bat da, izan ere, proiektua 2007 urtean abiatu ostean, 28. edizioa izango baita egun hauetan saltokiak Irungo kaleetara hurbilduko dituena.

Abuztuaren 3tik 8ra antolatutako egitasmoaren bitartez Irungo saltokiek Udako Merkealdiei amaiera eman nahi zaie. Era askotako saltokiek parte hartuko dute egitasmoan: moda, osagarriak, oinetakoak, altzariak, oihalgintza eta etxebizitza sektorean lan egiten duten hiriko dendek deskontu bereziak eskainiko dituzte.

Deskontu berezia izango duten artikuluen salmenta establezimenduen kanpoaldean iragarriko da, denden erakusleiho aurrean eta outlet formatuan, beherapen garrantzitsuak izango dituzten artikuluen salmenta errazteko. Egun horietan zehar eguraldi txarra eginez gero, bezeroek denden barruan artikulu hauek eskuratzeko espazio bat egokituko da.

Egitasmoak hainbat helburu dauzka. Batetik, merkataritzaren sustapenerako ekintza deigarri baten bitartez jendea erakartzea eta, bestetik, tokiko ekonomia indartzeko saltoki txikien jarduera dinamizatzea, sektoreko enpleguak mantentzeaz gainera, hiria bizirik mantentzeko.

Merkatarien elkarteak adierazi duenez, egitasmoa bertan parte hartu nahi duten saltoki guztientzat zabalik dago, haien denboraldiko produktuak kalera ateratzeko. Egitasmoarekin bat egiteko interesa duten saltokiak info@mugan-irun.com helbide elektronikoaren bitartez harremanetan jarri daitezke egitasmoaren antolatzaileekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude