Udalbatzak Irun’go Atsegiñako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa kultur-ondare gisa aitortu du

Irungo Udalbatzak gaur goizean Irun’go Atsegiña Elkarteko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsan ondarezkotasuna eta izaera historiko eta kulturala errekonozitu du; alderdi politiko guztien babesarekin. Horrela, Udalbatzak Irun’go Atsegiña Elkartearekin elkarlanean aritzeko marko bat ezartzea aztertuko du ondare kultural horren jarraitasuna, egoera ona eta duintasuna bermatzeko. Irun´go Atsegiña elkartea pozik agertu da errekonozimendu honek suposatzen duenarengatik.

Irungo Udaletik azaldu dutenez, Irungo hiriak badu belaunaldiz belaunaldi metatutako altxor kultural bat, espresio kultural herrikoiak eta balio handiko ondasunak biltzen dituena; tartean, Irun’go Atsegiña Elkarteko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, hiriko zahar, maite eta esanguratsuenetako bat.

Ez dago dudarik Konpartsa osatzen duten elementu batzuk aspaldikoak direla zinez: dokumentazioa eta tipologia kontuan izanik, XIX. mendearen bigarren erdialdekoak dira, eta 1936ko iraileko sutetik salbatu ziren, ondare arkitektoniko monumental eta kulturala osatzen zuten beste elementu asko ez bezala.

Mende bat pasatu da Konpartsa Irungo jai nagusietan esku hartzen hasi zenetik, eta, mende horretan, ia etengabe parte hartu du. Era berean, inauterietan eta beste ekitaldi batzuetan parte hartzen du. Horrela, urteei joanarekin, hainbat ospakizunetan izan da.

Horregatik guztiengatik eta beste arrazoi askorengatik, hiriko historiaren lekuko material eta immateriala da, ondare bizia.

Konpartsaren ondarezkotasuna eta izaera historiko eta kulturala errekonozitu da, espresio kultural berezi bat izateaz gain, XIX. mendean dokumentatutako sustraiak izanda gaur arte bizirik iraun duena. Gainera, Udalbatzak Irun’go Atsegiña Elkartearekin elkarlanean aritzeko marko bat ezartzeko aukera aztertzea erabakitzen du, ondare kultural horren jarraitasuna, egoera ona eta duintasuna bermatzeko, eta etorkizunean haren esparruan Konpartsaren inguruko dokumentazio, zabalkunde, formakuntza eta dibulgazio lanak egiteko aukerak irekita uztea.

Elkartearen esker ona

Irun´go Atsegiñatik gaur onartutako testuak duen balio historiko, kultural eta ondarezkoa azpimarratu du. Izan ere, aitorpenaz gian, udalak lankidetza-marko bat sortzeko aukera aztertzeko konpromisoa jasotzen duelako, elkartearekin, Konpartsaren jarraipena, zaintza eta proiekzioa etorkizunerako bermatzeko.

“Gaur egun historikoa da gure Konpartsarentzat eta Irun osoarentzat”, adierazi du hunkituta Elkarteko lehendakariak, Jesus Rubio Pilartek. “Adierazpen honekin, gure erraldoi eta buruhandiek merezi duten aitortza jasotzen dute: ez dira irudi festibo hutsak, baizik eta Irunen arima kolektiboaren parte den ondare bizia”.

Erabaki honek inflexio-puntu bat dakar Konpartsaren ibilbidean, hiriko zaharrenetako batean. Bere sustraiak XIX. mendean daude, eta dokumentazioaren arabera, zenbait irudi jada 1902tik Iruneko kaleetan desfilatzen ari ziren, Elkarteak Konpartsa 1937an ofizialki jaso baino lehen. Mende osoan zehar, erraldoi eta buruhandien presentzia sendotu egin da udal ospakizun nagusietan, bereziki San Pedroko prozesioan, non ehun urtez etenik gabe lagundu duten Udal Korporazioari.

Hamarkadetan zehar, ehunka irundarrek eskaini dute beren denbora eta ahalegina Konpartsa bizirik mantentzeko. Azken urteetan, Elkarteak berrikuntza eta zaharberritze prozesu ausart bat bultzatu du, dantza tradizionalen berreskuratzea, jantzi berrien berritzea eta zortzi buruhandi berriren aurkezpena barne. Horrela, zortzi erraldoi eta zortzi buruhandi osatzen duten multzoa bihurtu da, hiriaren identitatearen eta harrotasun kolektiboaren ikur nagusi.

Udalbatzan lortutako batasun politikoak indartu egiten du sentimendu partekatu hori. “Hunkigarria da alderdi politiko guztiak bat egin dutela aitortza honetan ikustea”, azpimarratu du Rubiok. “Batasun horrek harrotasunez betetzen gaitu eta inoiz baino gogo handiagoz lan egiten jarraitzeko indarra ematen digu”.

Elkarteko lehendakariak etorkizunari begirako garrantzia ere nabarmendu du: “Aitorpen hau ez da amaiera bat, hasiera bat baizik. Hemendik aurrera Udalarekin batera lan egingo dugu lankidetza-marko batean, gure erraldoi eta buruhandiak hurrengo belaunaldiei transmititzen jarrai diezaieten bermatzeko. Hau da, zalantzarik gabe, gure historiako lorpen handienetako bat”.

1922an sortu eta hiriaren elkarte zaharrena den Irun’go Atsegiña Elkartearentzat, adierazpen instituzional honen onarpena bere historiako lorpenik handienetako bat da. Lorpen bat, jaiaren esparrua gainditzen duena eta Konpartsa bere benetako tokian kokatzen duena: Irungo kultura-ondarean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude