Caravantur hartuko du asteburuan Ficobako azoka-esparruak, Euskadiko hitzordurik “kanpin-zaleena”. Erakusketariek caravaning sektoreko azkeneko modeloak eta produktuak ezagutaraziko dituzte han. Bi pabilioitan banatuta egongo da azoka: furgonetak, camperrak eta osagarriak egongo dira 2. pabilioian, eta autokarabana berriak eta bigarren eskukoak egongo dira pabilioi nagusian.
Azokara joanda, in situ ezagutu ahal izango dira gaur egun eskuragarri dauden modeloak, gaur egungo merkatuko ohiko itxarote-zerrendetara jo gabe erosi edo alokatu ahal izango diren ibilgailuak.
Jende guztiarentzako
Autokarabanaz edo camperrez bidaiatzea dagoeneko ez da luxua, izan ere, furgoneta edo camper ibilgailua erosterakoan dauden aukera ezberdinez gain, alokatzeko aukera ere badago. Egunean 90 euroren truke bidaia daiteke autokarabanaz, denboraldiaren eta ibilgailu mota eta tamainaren arabera, jakina.
Eta aukera merkeagoekin bidaiatzea nahi bada, sabaidun dendak edo kanpineko berezko elementuak ere badira, kanpinetan ostatu hartzeko. Caravantur azokan hainbat stand aurkituko dituzte bisitariek, irteerarako ostatu motei, zerbitzuei eta osagarriei buruzko informazioa eskuratzeko.
Camperra modan dago
Hogeiren bat erakusketari egongo da azokaren zazpigarren edizio honetan, eta berriro hartuko du protagonismoa camperraren sektoreak. Berez caravaningaren sektorekoak diren marken modeloei zonako automobilgintzako kontzesionarioen serieko furgonetak gehitu behar zaizkie, bai eta kanperizatzaileen egiten dituzten eraldaketa pertsonalizatuak ere. Izan ere, furgoneten moldakortasunak aukera ematen du egunerokotasunerako ibilgailu bat eta asteburuetarako autokarabana txikitxo bat izateko, dimentsio txikiagoekin, gainera, hiri barruetan karabana edo autokarabana batekin baino errazago maniobratzeko.
Caravaningak joan-etorrietarako askatasuna ematen du, mugikortasun plus bat, programatutako helmugen loturarik izan gabe; erabiltzaileak interesatzen zaizkien gune turistikoetan gera daitezke edozein unetan, irteteko eta oporretako egunak planifikatzeaz bakarrik arduratuta.
Ficobaren aparkalekuan gaua pasatzeko aukera
Kanpotik datozenak eta autokarabana gauez aparkalekuan izan nahi duenak, horretarako aukera izango du, aldez aurretik webgunean inskribatuta. Horrek ibilgailuan dohainik gaua igarotzeko aukera ematen du, inprimaki bat betetze hutsarekin.
Caravantur azokak asteburu honetan irekiko ditu ateak, etenik gabeko ordutegi hauekin: 16:00etatik 20:00etara ostiralean, 10:00etatik 20:00etara larunbatean, eta 10:00etatik 19:00etara igandean. Doakoa da sarrera, baita aparkalekua ere, azokaren ordutegiaren barruan.