Zabalik dago Emakumeentzako Ahalduntze Eskolako tailerretan izena emateko epea

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Emakumeentzako Ahalduntze Eskolak ikasturte berri honetan abiarazitako jardueren eskaintza berria aurkeztuko du.

“Autodefentsa feminista”, “Nire botere lekua”, “Emakume burujabetuak” eta “Zure osasuna elika ezazu” izango dira aurtengo programa osatzen duten tailerrak. Tailer guztiek emakumea ahalduntzea izango dute helburu, balio pertsonalak indartuz, hala nola, auto-estimua, ahalduntzea edo emakumeen arteko lankidetzaren bitartez.

Miren Echeveste Berdintasunerako ordezkariak adierazi du inoiz baino beharrezkoagoak direla horrelako tailerrak emakumearen ahalduntzea sustatzeko: “Aurten, ahalduntze-eskolak jauzi kualitatibo eta kuantitatibo handia emango du, 2023rako aurrekontuetan eta Emakumeen Etxea lehenbailehen irekitzearen esparruan islatutako bultzadari esker”. Berdintasun arloko ordezkariak adierazi du oraingoz, eskolako lau tailerrak Palmera Monteron emango dira eta datorren ikasturtetik aurrera, Emakumeen Etxea martxan dagoenean, eskaintza handitzea espero dutela. “Aurreko deialdian oso harrera ona izan genuen, aurrekoetan baino askoz hobea, eta oraingo honetan ere ikastaroak betetzeko eta ikasgelak banatzeko aukera izatea espero dugu”, gehitu du Echevestek.

Tailerrak adin guztietako emakumeei bideratuta daude. Tailerretan interesa duen emakume orok, martxoaren 6ra arte izango du izena emateko epea, udalaren webgunean. Tailer guztiak 17.30etatik 19.30etara izango dira, Irungo Palmera Montero gizarte etxean.

  1. Autodefentsa feminista: emakumeek indarkeria matxistari aurre egiteko duten gaitasuna landuko da. Horretarako, teknika fisikoez gain, defentsarako tresna psikologikoak eskainiko dira. Bizipenak partekatzeko gune bat da, erasoak eta indarkeriaren aurpegiak identifikatzen ikasteko eta indarkeriari aurre egiteko baliabideak bilatzeko espazio bat, eta, aldi berean, indarkeria desagerrarazteko alternatibetan edo estrategietan sakonduko da. 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.

Hezitzailea: EMAGIN

Data: martxoaren 15etatik 29ra

Saio kopurua: 3

 

  1. Nire botere lekua: tailer honetan, emakumeok jasaten dugun “heldu egitearen” aurreiritziari aurre egingo diogu. Indarrak batuko ditugu emakumeoi dagokigun lekua exijitzeko, gure Botere Lekua eskatzeko. Mindfulness ariketak egingo ditugu orainaldiarekin konektatzeko, tentsioak lasaitzeko eta emozio blokeatuak edo zailak birziklatzen ikasteko, eta gure pentsamendua eta azpian dituen genero-sinesmenak behatuko ditugu. Bizitzeko arriskua duten emakumeak biltzen dituen espazio bat izango da.

Hezitzailea: Clara Wolfram

Data: apirilaren 8tik ekainaren 16ra

Saio kopurua: 8

 

  1. Emakume burujabetuak: muga osasungarriak garatzeko bidean, urrats garrantzitsu bat da ikastea inork ezin digula eman guk behar dugun barne-segurtasuna. Hori gutako  bakoitzaren erantzukizuna da. Horretaz arituko gara ikastaro honetan, gure benetako beharrak eta nahiak ezagutuko ditugu. Muga osasungarriak jartzeak, zure balioarekin konektatuta egotea, zure egiaren zentroari lotuta egotea eta zure ingurukoekin komunikatzeko prest egotea dela esan nahi du.

Hezitzailea: Amaia Urieta

Data: apirilaren 19tik ekainaren 14ra

Saio kopuruak: 8

 

  1. Zure osasuna elikatu ezazu: ikastaro honetan, benetan elikagarriak diren elikagaien eta substantzia jangarri inflamatorioen kontsumoak gure organismoan duen eragina bereizten ikasiko duzu. Gainera, nerbio-sistema erregulatzen duten mantenugaiak eta zuntzaren garrantzia identifikatzea lortuko duzu, gure mikrobiotari jaten ematen baitio eta gure immunitate-ekosistema indartzen baitu.

Hezitzailea: Jone Mendarte

Data: apirilaren 21etik maiatzaren 12ra

Saio kopurua: 4

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude