Datorren ostiralean, urtarrilak 30, Irungo Uranzu pilotalekuan Binakako Txapelketako pilota jaialdi profesionala izango da. A eta B serietako partidak jokatuko dira. Hitzordua 20:45ean da.Irungo Udalak jakinarazten du jaialdi horretan Unai Amiano herriko pilotariak jokatuko duela, karteleko izen nabarmenetako bat. Sarrerak jada salgai daude ohiko plataformaren bitartez, Gainera, ETBk jaialdia emango du zuzenean.
Binakako Txapelketaren barruan, partida hauek jokatuko dira:
- B seriea: Salaberria – Gaskue // Amiano – Eskiroz
- A seriea: Zabala – Martija // Larrazabal – Mariezkurrena II
Unai Amianoren parte-hartzea
Azpimarratzekoa da Unai Amiano irundarrak jokatuko duela. Pilotari irundarrak profesional mailan 2025eko irailean egin zuen debuta pilotaleku honetan bertan eta, beraz, oraingo hitzordu hau itzulera bereziki garrantzitsua izango da pilotariarentzat eta herriko zaleentzat.



