Volaverunt taldeak kontzertua emango du Kabigorrin urriaren 28an, 19:30tan. Volaverunt Irungo pop rock talde bat da, eta bere abesti propioak lantzen ditu. Musikarekiko zaletasun biziak bultzatuta, abentura honi ekin zioten 2018an. Hala ere, hainbat arrazoirengatik, pandemia tartean, orain erakutsi ahal izango dute bere lana.
Taldeko kideek esperientzia zabala dute Hegoalde eta Iparraldeko herri eszenan. Hauek dira Volaverunt taldeko kideak: Oier Querendez- Gitarra (Hendaia), Julen Baleztena – Bateria-( Bera), José Luis Marugan- Behea-(Irun) eta Mariano Maiza – Gitarra eta ahotsa – (Irun).
Volaverunt dagoeneko hegan egin duten lau gizabanakoren ametsa da, batzuetan altu, eta, besteetan, lurraren arrasean. Askotan izutu ziren arren, ez zioten uko egin eta ez diote inoiz hegan egiteari uko egingo.