Kabigorrik “Baratza ekologikoak eta ur putzu sakona” erakusketa hartuko du azaroaren 25era arte

Urriaren 19tik, ostegunetik, Irungo Udalak diruz laguntzen dituen proiektuen erakusketa martxan du “Chiapas Enea” gobernuz kanpoko erakundeak Kabigorri kulturgunean. Erakusketa azaroaren 25era arte zabalik egongo da. Bertan ikusi ahalko dira hainbat argazki zeinak erakusten dute Chiapasen uraren kudeaketaren inguruan dituzten arazoak.

Irungo Udalak emandako diru-laguntza tarteko, Chiapas-eko Huixtan udalerriko 3 komunidadetan (Santa Rosa, San Fernando eta 20 de noviembre) ur putzu sakonari esker edateko ura badute. Oso ohikoak dira Chiapasen komunidadeen arteko liskarrak, horiek direla eta gertatu ohi da bata ur putzuak ixtea eta urarik gabe uztea bestea horrek dakarren kaltearekin beste komunidadeerako.

Komunidade horietan uraren arazoa konponduta, baratzak egiteari ekin diote elikagaiak bertan ekoiztu ahal izateko. Bai ura eta bai baratza ekologikoen inguruan hainbat trebakuntza ikastaro eskaini dituzte GKEtik bertan, gehienbat emakumeei zuzenduta.

Uraren arazoak ugaritzen ari direnez, datozen urteotan ur putzu sakonak egiten jarraitzeko asmoa dute. Chiapas ur askoko gunea da oro har, horren kudeaketa eta komunidadeen arteko liskarrak dira arazo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude