Whatsapp, Line, Viber edo SpotBros?

Berehalako mezularitza puri-purian dago: horra hor Whatsapp, horren adierazgarri. 300 milioi erabiltzaile baino gehiago, eta sekulako datu-trafikoa, konpainia bere “mehatxua” betetzera daramana, hemendik aurrera 0,89 € urteko ordaindu beharko baitu izen-emaile bakoitzak.
Badakigu ez dela asko, kontuan hartuta SMS mezuetan zenbat aurrezten dugun; baina hala ere “bezero” askok eta askok alde egin dute. Nora, baina?

Line da alterantiba nagusia (halakoetan erabiltzaileen kopuruak berebiziko garrantzia dauka).

whatsapp
whatsapp

Gainera, emotikono ederrez gain, mahai gaineko ordenagailu batean ezarri eta bertatik ere elkarreragin daiteke.

Viber da zabalduenetariko beste bat; zeren eta mezuez gain aplikazioaren beste erabiltzaileei ere doako deiak egin diezazkiegulako, betiere wifi sarea edo 3G baldin badaukagu.

Baina gure kuttuna, ezbairik gabe, SpotBros da, batik bat Euskadin garatutako aplikazio bat delako. Gainera, lehiakideek berdina eskaini ez ezik, sistema seguruago batean ere egiten du.
Funtzio jolasgarriak ere baditu; hala nola Shouts, oihu delakoak, 1’5 km-ko erradio batean kokatutako beste erabiltzaileei bidal dakizkiena, eta Spots delakoak, gai zehatz bati buruzko foro publikoak.
Eta zuk, zeinen alde egin duzu?

 

Pablo Moratinos
Marketing Online-ko aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

One thought on “Whatsapp, Line, Viber edo SpotBros?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude