Gaztelekua gazteriaren topaleku irekia

Irungo Udalaren Gazteria Sailak bere jarduera eskaintza berritu du. Ekin-bideak alorren arteko DSC00194lotura estuagoa izango du aurrerantzean. Gazteengandik datozen proposamenei erabat irekitzea eta erantzuna ematea da jomugarik behinena. Martindozenea Gaztelekua zutabe nagusietako bat da jorratzen ari den bide honetan.

Antzerkia, komikia eta bideoa Gazteria Sailaren ardatz nagusiak izan dira orain arte, urtean behin antolatzen ziren ekitaldi handietan gauzatzen zirenak. “Gure eskaintzaren inguruko hausnarketaren ondorioz formatu txikiko jarduerak bultzatzea egokiagoa dela ikusi dugu”, azaldu du Fernando San Martin Gazteriaren udal ordezkariak.

Gogoetaren emaitzak abian jarri dira jada, Gazteartean adierazpen-programa, horren lagin. Zinegotziaren esanetan, “Sormena, ikaskuntza eta aisia uztartzen dituen planteamendua da, sormenezko adierazpenetara hurbilduz eta esparru ezberdinetako jarduerak eskaintzen dituena: ikus-entzunezkoa, diseinua, ilustrazioa, IKT, moda, hiri-kirola, dantza…”

Halaber, aterpetxeak, ludotekak eta udalekuek osatzen dute Udal Sailaren bigarren zutabea. Azken hauetan ere berrikuntzak egin dira, abentura-kirola baitute ardatz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAGaztelekua

Martindozenea Gaztelekua udal eskaintzaren oinarrietako bat da, jada oso finkatuta dagoena. Eunate Encinas Gazteria teknikariak dio “filosofia Gaztelekua gazteena dela eta beraiek kudeatu behar dutela. Hiritarrak diren aldetik erabakiak hartzera bultzatu nahi ditugu”.

Eskaintza

13tik 15era urte bitarteko gaztetxoek ekintza sorta bat dute aukeran; gustukoenak aurrera DSCN2283eramaten dira. “Jarduerok hezitzea dute helburu”, zehaztu du Miren Emezabal Gaztelekuko koordinatzaileak. “Beste ezaugarri bat ere nabarmentzekoa da: ez dutela ordaindu beharrik, ezta izena eman beharrik ere”.

16-17 urtekoek, berriz, hainbat gairi buruzko aholkuak zein informazioa eskatu zituzten; hala nola, krisia, sexua, lana, ikasketak…

18tik 25ra arteko urtekoentzat tailerrak antolatzen dira eta espazio eskaera (erakusketak apailatzeko…) nahiz proposamenak bideratzean datza Gaztelekuaren jarduera.

Aurtengo udarako aire zabaleko ekintza programa prestatu du Gaztelekuak.

“Parte-hartzea indartu aldera, gazteen batzarra eratzeko prozesua abiatu dugu”, iragarri du koordina-tzaileak. “Zeharo irekiak gaude eta malgutasuna eta eskaerei egoki-tzeko gaitasuna eskaintzen dugu”.

IMG_6184Gazteen lokaletara hurbiltzea helburu

Lokal bat alokatzea gazte-kuadrilla askoren irtenbidea da aisialdian elkarrekin egoteko.

Gazteekin hartu-eman bide berriak irekitzeko filosofiaren testuinguruan, Gazteria Sailak, lehendabizikoz, gazteen topaleku horietara hurbildu nahi du. Hartara, aisialdiko lokalak kudeatzeko eta bizikidetzarako protokoloa landu du. “Udalak gazte hauengana jotzea du xede, zer atsegin duten jakiteko eta guk eskaera horiek nola bidera ditzakegun erabakitzeko”, adierazi du Fernando San Martinek.

IMG_5696

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude