Pinterest, irudien sare soziala

Pinterest puri-purian dagoen sarea da, askorentzat, emakume askorentzat bereziki, aisialdirako ezinbesteko baliabide bilakatu baita.

Baina… zer da Pinterest?

Gogoratzen dituzu nerabezaroko karpeta haiek, aldizkarietako argazkiz eta irudiz beteta zure pinterest2interesen edo nortasunaren berri ematen zutenak? Batzuetan logelako hormak ere irudiz betetzen genituen. Bada, Pinterest horrelako zerbait da: zure lagunekin partekatzeko erakusleihoak (boards delakoak), non edukiak alda ditzakezun.

Batzuek argazkiak erakusteko erabiltzen dute; beste batzuek, gustuko arropak edo hobbien irudiak agerrarazteko.

Argazki bakoitzak deskribapen bat eta komentarioak eraman ditzake; “atsegin dut” jar daiteke, edo web baterako esteka. Gainera, beste erabiltzaile baten irudi bat gustuko badugu (pin), guk ere “berpinatu” dezakegu, geure erakusleihoetan irudikatzeko.

Gauden egunotan gaudela, sanmartzialetako argazkiak partekatzeko aukera galanta da.

Hona hemen txukun erabiltzeko gako batzuk:

1. “Igo” zeure materiala, ez mugatu “birpinatzera”. Azaldu zure sormena eta originaltasuna.

2. “Pinatu” toki desberdinetako irudiak, ez edan beti iturri beretik. Zure erakusleihoak oparoak izango dira.

3. Ez sartu testu gehiegi deskribapenean; erabili hitz mamitsuak eta harira joan. Pinterest irudiak eta ikusgaiak partekatzeko plataforma bat da.

4. Miatu Pinterest sarean eta ikasi zeintzuk diren erakartzen zaituzten pinak, eta zergatik, zure edukietara moldatu eta zure jarraitzaile kopurua handitu ahal izateko. Pinteresten, beste sareetan bezala, funtsezkoa da arretaz begiratzea eta ongi dabilena ikastea.

5. Elkarreragin zure jarraitzaileekin: komentarioak primerako baliabidea dira gizarteratzeko eta lagunak egiteko.

6. Ez da beharrezkoa erabiltzaile baten jarraitzailea izatea haren erakusleihoetatik bakarra interesatzen bazaizu: hartan bakarrik izenpetu zaitezke.

7. Txertatu Pinterest botoiak zure beste plataformetan, batik bat zure blog o webean.

8. Ba al zenekien bideoak ere “pinatu” daitezkeela? Tamalez, ezin dira Youtubenak baizik bideratu.

Gure erakusleihoak ezagutu nahi badituzu, eta gure pinetan barna paseatu, 3yMediak ia egunero igotzen du intereseko zerbait.

Pablo Moratinos
Marketing Online-ko aholkularia. 3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude