Yurre Ugarte. Iritzia. Ohorezko matrikula absurdoa

Arropak tolesten dituen bitartean, Inditex taldeko denda batean lanean, soziologian graduatu zen Sara pentsatzen ari da zertarako balio dion unibertsitatean eskuratu zuen ohorezko matrikulak … Arropak tolesten dituen bitartean gogoan du, GKE baten baitan Camerungo umezurztegi batean igarotako urtea… Arropak apalategietan tolesgabe tolesten dituen bitartean, irudikatzen ditu Sara bera bezalako milaka neska (emakume, mutil, gizon…) unibertsitatetik irten berriak, antzeko arropa tolestu eta tolestu dabiltzala, Sararen antzeko milaka emakumeek eros ditzaten, jantzi ditzaten… Hain justu, Sara bezalakoak diren milaka neskek eginiko arropak dira horiexek, Sara baino askoz gutxiago kobratzen dutenak ordu gehiago lanean egonagatik ere… Milaka Sara lanean, Pakistanen, Indian, Morokon, Turkian, Cuencan, Arteixon, Gasteizen edota Irunen, batek daki non ez dagoen Sara bat Inditex enpresetan lanean, edo erosten… Gainera, Sarak arropa merkeak erosten ditu soldata eskasa duelako. Eta arropa merke horiek erosten dituen bakoitzean, Pakistango Sararen prekarietatea sustatzen du. Egia da, Sarak asko lan egiten du bizitzeko dirua behar delako; izan ere, Irungo Sara Pakistango Sararen ondoan aberatsa baita.
Aurreko esaldi horietan norbaitek ez badu ezer ulertzen, ez da harritzekoa. Egungo ekomomiaren absurdoaz ari baikara.(Arroparen ordez beste kontsumo ondasun bat izan liteke). Josep Burgaya Kataluniako UAB unibertsitateko irakasleak dei
tzen dio absurdoaren ekonomia. Gaztelaniazko itzulpena argitaratu berri du, La economía del absurdo. Cuando comprar más barato contribuye a perder el trabajo (Ediciones Deusto, 2015-Absurdoaren ekonomia. Merkeago erosteak lana galtzea dakarrenekoa). Egungo ekonomiaren absurdoa, absurdoaren ekonomia. Guk geuk kontsumitzaileok areagotzen duguna zenbat eta merkeago erosten dugunean, langabezia eta prekarietate handiagoa susta-tzen delako… Ekonomia gutxi ba-tzuen mesedetara dago eta ez gure mesedetara, gu guztion artean prekarietatea orokortzen eta betikotzen ari da. Eta gutxi horiek gero eta
gutxiago dira.
Hauteskunde kanpainaren erdian gauden honetan, Sarak, arropak tolesten dituelarik, galdegiten dio bere buruari zein alderdi politikok jarrai-tzen duen absurdoaren amildegia sakontzen, zein alderdi politiko ausartuko den absurdoaren eromenetik pauso bat urruntzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude