Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitarte egingo da Irunen WordCamp-aren bigarren edizioa. Gipuzkoan antolatzen den WordCamp bakarraren aurtengo nobedade nagusia ostiraleko jardunaldiaren barnean Urdanibia plazan egingo diren hitzaldi irekiak izango dira. Pablo Moratinos Irungo WordCamp-eko antolatzaileak kongresu berezi honen xehetasunak azaldu ditu.
Zer dira WordCamp-ak?
WordCampak kongresu berezi batzuk dira, web garapen, diseinu eta web industriaren ingurukoak, zehazki, WordPres aplikazioaren zentratuak. WordPress softwere askeko aplikazio bat da, doakoa, beraz, edonork erabil dezake eta azken urteetan oso ezaguna egin da. Gaur egun interneteko webguneen %33ak WordPress erabiltzen dute, prezioaz gain, erabiltzaile.
Zein balorazio egiten duzue joan den urtean antolatutako lehen edizioaz?
Balorazioa aurreko edizioan parte hartu zuten pertsonek egin dute. Gure lan-taldeak honelako ekitaldi bat antolatzen zuen lehen aldia zen eta beste hirietan antolatutako WordCampen eredua genuen soilik. Estatuko beste WordCampetan parte hartutako jendeak oso era positiboan baloratu zuen Irunen antolatutakoa. Zehazki, probintzia hiriburu batetik kanpo antolatzen zen lehen WordCamp-a izan zen.
“Euskadiko hizlarien presentzia altua izateko apustu berezia egin dugu”
Pablo Moratinos, Irungo WordCamp-eko antolatzailea
Zein berrikuntza dauzkazue edizio berri honetan?
Zentralarekin hitz egin ostean, aurten berrikuntza bezala kalean WordCamp jardunaldi-erdi bat antolatuko dugu. Horretarako, bost hitzaldi izango ditugu Urdanibia plazan. Ekintzailetza digitala eta online negozio bat sortzeko irizpideen inguruan hitz egingo dugu doako hitzaldi hauetan.
Zeintzuk izango dira edizio berri honetan landuko dituzuen gai nagusiak?
Ekintzailetza digital eta era horretako negozioek protagonismo berezia izango dute. Joan den urtean web diseinuan zentratu ginen. Hortaz gain, garatzaile, diseinatzaile eta sektoreko profesionalei zuzendutako beste lerro batzuk landuko ditugu ere.
WordPress-en izandako azken berrikuntzak ere hizketa-gai izango dituzue?
Bai, egia esan, 2018 urtean aldaketa garrantzitsuak eman ziren WordPress-en barruan5.0 bertsio berriarekin, batez ere, edukiak publikatzeko orrialdean. Aurten aldaketa horiei erreparatuko diegu ere, erabiltzaileei aldaketa horien abantailak erakusteko.
Zein WordCamp-en eredua jarraitzen duzue Irungoa antolatzeko?
Ezberdina da, hiriaren tamainak antolaketa asko baldintzatzen baitu. Beste WordCamp-ekin konparatzea zaila egiten zaigu, baina, egia da bakoitzak bere berezitasunak dituela. Gure kasuan, hizlariak dohainik etortzen direnez, sagardotegi batera eramaten ditugu, hemengo kultura ezagutzeko aukera izan dezaten.
Hizlarien artean aniztasuna eskaintzeko ahalegin berezia egiten duzue?
Bai, bereziki, Euskadiko hizlarien presentzia altua izateko apustu berezia egin dugu. Gainera, emakumeen parte-hartzea altua lortzeko apustu berezia egin dugu, %33ko portzentajea lortu baitugu aurten eta pixkana berdintasuna lortzeko bidean aurrera goaz.
Nola lortu daitezke Irungo WordCamp-ean parte hartzeko sarrerak?
Irungo WordCamp-ean parte hartzeak 20 eurotako kostua izango du. Ostiraleko jardunaldia dohainik izango da, baina, larunbat eta igandeetako ekintzetan parte hartu ahal izateko irun.wordcamp.org webgunean sarrerak eskuratu behar dira. Sarrerak, 28 hitzaldietan parte hartzeko aukeraz gain, bazkariak eta opariak eskaintzen ditu.
Zein aurreikuspen egiten duzue hirian kongresu honek izan dezakeen bilakaeraz?
Gure helburu nagusia Irungo WordCamp-a urtetik urtera antolatzea da. Antolaketaz arduratzen den Irun WordPress taldea indartzeko helburua dugu, WordCamp-aren bitartez talde horretako partaideei jai erraldoi batean parte hartzeko aukera eskaini ahal izateko. Hortik aurrera, kongresu hau antolatzen jarraitzeko jendeak nolako eskaera egiten duen ikusi beharko da.