Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazi du zabalik dagoela 2025eko abenduaren 21eko San Tomas azokan nekazaritzako elikagaiak instalatu, erakutsi eta saltzeko eskabideak aurkezteko epea. Era berean, Fruta, Barazki, Animali eta Ezti Lehiaketan izena emateko epea ireki da ere. Izen emate epea 2025eko azaroaren 10era arte egongo da zabalik.
Azokak hiru atal izango ditu: barazkiak, frutak, loreak eta landareak; produktu landuak; eta baserriko animaliak. Halaber, bertako Fruta, Barazki, Animali eta Ezti Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, izena emateko orrian zehaztu beharko dute.
Deialdi hau baldintzak betetzen dituzten Irungo pertsona edo erakunde guztientzat irekita dago. Gehienez 22 postu instalatu ahal izango dira, 09:30etik 20:00etara, eta kontuan hartuko dira irizpideak eta edukien baremazioa postuak hautatzeko oinarrietan.
Izen ematea
Eskabidea, dagokion datu eta dokumentazio osagarriarekin batera, Irungo Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztuko da, “San Tomás – Azoka: produktuen salmenta eta lehiaketa” izapide normalizatua erabiliz, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legerian ezarritako edozein bide erabiliz.
Dauden postuak baino eskaera gutxiago aurkezten badira, hauek zuzenean esleituko dira. Eskuragarri dauden postuak baino eskaera gehiago egonez gero, esleipena zozketa publiko baten bidez ebatziko da. Zozketa azaroaren 12an egingo da, asteazkena, 13:00etan, Kultura Zerbitzuko bilera-gelan.