Zeramikako Udal Tailerrak zeramikako piezak esmaltatzeko teknikak lantzeko tailerra antolatu du

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazten du datorren ostiralean, hilak 21, 10:00etatik 18:00etara, Udal Zeramika Tailerrak (Pikoketa kalea, 9) “Esmalteak” teknikaren Masterclass bat eskainiko duela. Masterclass hau zeramikan esperientzia duten pertsonei zuzenduta dago, eta oinarri garden eta zuriak oxidoen eta koloratzaileen portzentaje desberdinekin aldatzean datza, ñabardurak eta kolore-intentsitateak bilatuz.

Izen ematea

16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena, datorren asteazkenera arte, hilak 19, udal-webgunean, 40,80 euro ordainduta. Harremanetarako telefono-zenbakia: 617 47 90 21. Masterclassean, atsedenaldia egingo da bazkaltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude