2025eko lehen hiruhilekoan, Irungo kultur agenda hitzorduz bete da

2025a hasita, Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kultura ordezkaria Zabaltza plazara gerturatu da gaur urte berriko lehen hiruhilekorako kultura-agenda aurkezteko. Bertan, urtarrilean, otsailean eta martxoan Irunen egingo diren jarduerak aurkeztu ditu.

Ordezkariak prentsaren aurrean nabarmendu duenez, “urte berria lehen urratsak ematen hasi delarik, Irunen eutsi egiten diogu duela urte batzuk hirian kulturari dagokionez izan dugun erritmoari”. Nuria Alzagal azaldu duenez, udaletik beti saiatzen dira urteko hiruhileko bakoitzerako programaziorik onena ekartzen, eta ziur dago jarduera horiek onenak direla hirian 2025ari hasiera emateko. “Beste behin ere, esan beharra dago kultura-agenda honetan eskutik helduta goazela hiriko elkarte eta erakundeekin, eta haien ahalegina eta dedikazioa eskertu nahiko nituzke”, gaineratu du lehen alkateorde eta Kultura ordezkariak.

Neguko kultura-agendan, Ara Malikian edo Café Quijano bezalako izenak nabarmentzen dira, eta horiekin batera, DokuIrun, hainbat erakusketa eta bertako aktiboak ere distiratsu agertuko dira 2025. urtea abiatzeko oso programazio osatuan.

DokuIrun, eskualdeko klasiko bat

Zine-dokumentalaren programa ireki eta heterogeneoak film hibridoak eta esperimentalak biltzen ditu, eta aukera ematen die herritarrei hiriko zinema-areto komertzialetan eskaini ohi ez diren gaurkotasunezko filmak ikusteko. Lau dokumental proiektatuko dira urtarriletik martxora bitartean.

Proiekzioak Amaia KZn izaten dira, eta aurkezpen bat eta mahai-inguru bat ere egiten dira, protagonista edo adituren baten eskutik, eta, ahal den neurrian, gainera, Irunekin lotura duten filmak bilatzen dira.

Ramon Esparzaren obra eta Bidasoarekin duen lotura

Amaia KZko erakusketa-programazioaren barruan, otsailaren 27tik maiatzaren 4ra, “Ramón Esparza, Bidasora itzultzea” erakusketa iritsiko da Amaia KZra. Erakusketaren haria Bidasoa ibaia izango da, Lesakakoaren haurtzaroko lehen oroitzapen gisa, eta Irun ere bai, hiriarekin lotura berezia izan batzuen.

Bere begiradapeko ibilbide bat da XX. mendeko pertsonaiarik garrantzitsuenetariko batzuen bizitzan eta lanean zehar, eta Bidasoarekin lotura duten kulturako eta arteetako protagonista nagusien ehun-gaiak (jantziak), kapelak, osagarriak, argazkiak, ikus-entzunezko materiala, pinturak eta objektu eta dokumentuak biltzen ditu.

Pedro Usabiaga izango da komisarioa, modako eta zinemagintzako argazkilari ezaguna, Cosmopolitan, Vogue, El País Semanal eta beste hainbat aldizkaritan lan egin duena.

SoinuLabor, musika beste ikuspegi batetik

SoinuLabor programaren helburua da soinu-artistak tokiko elkarteekin konektatzea eta, trukearen bidez, emaitzak esploratzea berrikuntzaren eta artearen bidez, betiere musika eta soinua ardatz hartuta. Besteak beste, Ainara LeGardon, Kalakan, Mafalda Saloio, Audience eta Xabier Erkizia artistek parte hartu dute programa horretan.

Maite Larburu artistak “Auskalo-Búscalo” podcast-a aurkeztuko du. Ekitaldira “Auskalo” liburudendako protagonistak eta Parean elkarteko kideak gonbidatuko dituzte. Podcastak liburudenda horren arduradun izan ziren Josune Orrosolo eta Mertxe Trancheren testigantzak jasotzen ditu, baita denda ezagutu zuten kultura munduko eta auzoko jendearenak ere. Martxoaren 7an egingo da aurkezpena, 19:00etan, Oiasso Museoan.

Agenda osoa eta eguneratuta, webgunean

Hona urtarrilerako, otsailerako eta martxorako programatutako jarduera guztien egutegia. Jardueretan aldaketarik gertatzen bada, beti agertuko da Udalaren webgunean eguneratuta www.irun.org helbidean:

Urtarrilak 15, 16 eta 17: Cimasub. Amaia KZn 19:30ean.

Urtarrilak 18: Berdinkiren “Leinu” zirku garaikidea. Amaia KZn 19:00etan.

Urtarrilak 23: Zure abenturaren bila saioa, Jorge Gorosarriren eskutik. Amaia KZn 19:30ean.

Urtarrilak 24: Ara Malikianen “Intruso” kontzertua (SARRERAK AGORTUTA).  Amaia KZ. 19:00etan eta 22:00etan.

Urtarrilak 25: “Ostirala iritsi da” ikuskizun familiarra, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren eskutik. Amaia KZn. 16:00etan eta 18:00etan.

Urtarrilak 26: “Diálogos de libertad” (Sheila Gómez, Mikel Zunzundegui eta Ivan Martín), Ricardo Requejo Ganbera Zikloaren barruan. Amaia KZn 19:00etan.

Urtarrilak 31: Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua Amaia KZn 12:00etan.

Otsailak 2: Anariren “Giza Zarata” diskoaren aurkezpena Amaia KZn 19:00etan.

Otsailak 6: Zure abenturaren bila saioa, Izaskun Suberbiolaren eskutik. Amaia KZ 19:30ean.

Otsailak 7: DokuIrun: María Elorzaren “A los libros y a las mujeres canto”. Amaia KZn 19:00etan.

Otsailak 8: Led Silhouette-ren “Los perros” dantza. Amaia KZn 19:00etan.

Otsailak 9: “Txorimaloen ametsak” haur-opera, Landarbaso Abesbatzaren eta Oinkari Dantza Taldearen eskutik.  Amaia KZn 17:00etan.

Otsailak 15: Rodrigo Cuevasen kontzertua (SARRERAK AGORTUTA). Amaia KZ 20:00etan.

Otsailak 16: Oiasso Kameratako konposatzaileak eta Iñaki Oyarzabal, Ricardo Requejo Ganbera Zikloaren barruan. Amaia KZn 19:00etan.

Otsailak 20: Zure abenturaren bila saioa, Raquel García Ceballosen eskutik

. Amaia KZn 19:30ean.

Otsailak 21: Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua. Amaia KZn 19:00etan.

Otsailak 23: “La rebelión de los cuentos” zinema egokitua. Amaia KZn 17:00etan.

Martxoak 6: Zure abenturaren bila saioa, Igone Mariezkurrenaren eskutik. Amaia KZn 19:30ean.

Martxoak 8: Hika antzerkiaren “Atearen bestaldean” antzezlana. CBAn 17:00etan.

Martxoak 14: DokuIrun: “Aún es tiempo de feminismo”, Zua Méndez eta Teresa Lozanorena, eta “El hilo invisible”, Paul Thomas Andersonena. Amaia KZn 19:00etan.

Martxoak 15: Dantza: “Al otro lado del duende – Flamenca de sal”, El Duende de la Sole-rena. Amaia KZn 19:00etan.

Martxoak 15: Khea Ziater-en “Scrooge eta mamuak” antzerki familiarra. Amaia KZn 17:00etan.

Martxoak 16: “Dúo Boreal”, Claudia Besné eta Eva Calvorena, eta Ricardo Requejo Ganbera Zikloaren barruan. Amaia KZn 19:00etan.

Martxoak 20: Zure abenturaren bila saioa, Ernes Olaxarena. Amaia KZn 19:30ean.

Martxoak 22: Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua. Amaia KZn 19:00etan.

Martxoak 29: Opera, Macbeth eta G. Verdi. Amaia KZn  19:00etan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude