Asteburuan ospatu zen Zumarragan probintzietako klub eta selekzioen arteko Eskolarteko Euskadiko txapelketa. BATeko ikasleek klub bezala parte hartu zuten eta beste batzuk Gipuzkoarekin lehiatzeko hautatuak izan ziren.
BAT taldeko mutilak, Euskadiko hirugarrenak kluben arabera
Mutilek hirugarren postua lortu zuten ikastetxeen arteko txapelketan. Taldeko kideek, Iker Anaut, Ibai Anaut, Jon Andiano, Alain Ugarte, Beñat Lekuona, Eñaut Arburua eta Urko Ibarguenek, lehiaketan emaitza hauek lortu zituzten:
– Iker Anaut: 5,07 m luzeran.
– Jon Andiano: 14,10 segundo 80m hesiak.
– Alain Ugarte: 10,91 segundo 80m.
– Beñat Lekuona: 1,40 m altueran.
– Ibai Anaut: 8,28 m pisuan.
– Eñaut Arburua: 1: 18,69 minutu 500 metrotan.
– Urko Ibarguen: 2: 59,33 minutu 1000m-tan.
– 4x80m txanda: 40,85 segundo.
Hainbat domina selekzioen arteko lehiaketan
Gipuzkoako selekzioaren ordezkari izateko hainbat neska-mutil aukeratu zituzten. Batzuek marka eta domina handiak lortu zituzten txapelketan. Mutiletan, Ibai Anaut izan zen bigarren jauzi hirukoitzean 10,21 metrorekin eta Jon Andiano hirugarren izan zen 220 metro hesidunetan 33,20 segundorekin.
Nesketan, Paula Crespok hirugarren bukatu zuen 3000m-etan 11: 35,63 minuturekin, Elene Salcedo izan zen bigarren 80 m hesidunetan 13,08 segundoko denborarekin, Irati Benito hirugarren 80m-etan 11,20 segundorekin, Hai Duong hirugarren 500m-etan 1: 21,84 minuturekin eta Enea Erkizia bigarren 1000m-etan 3: 16,55 minuturekin.