Pasa den igandean, maiatzak 29, Euskadiko Maratoi Txapelketa jokatu zen Zumaian. Guztira, zortzi urre, bi zilar eta brontze bat lortu zituen bertan klub irundarrak. Gainera, kluben arteko sailkapenean hirugarren postua lortu zuten. Mutil gazteen kategorian Markel Juaristi izan zen lehena eta Unai Rojo bigarrena. K2an Alex Aranaren eta Aimar Monasasen bikoteak irabazi zuen, eta haien atzetik Oihan Arrondo eta Jon Cecilia iritsi ziren bigarren postuan. Beñat Arsuaga eta Ibon Huarte seniorrek ere urrea lortu zuten.
K2 modalitate mistoan Jone Palenzuela eta Lukas Cabezon kadeteek ere urrea irabazi zuten. Andoni Dieguez eta Amaiur Miguel kadeteek brontzezko domina eskuratu zuten. Odei Gelbenzu kadete mailako kanoistak irabazi zuen lasterketa, Asier Bulman paraxutistak bezala. Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana izan ziren txapeldun K2 kadete mailan, Ane Amostegi taldekideak K1ean egin zuen bezala.
Santiagotarrak taldeak emaitza onak lortzen jarraitzen du denboraldi honetan, hasieratik egin duen bezala. Datorren astean taldea Aranjuezera joango da Espainiako Ibaien eta Zeharbideen Txapelketan parte hartzera.